Antonio Gamoneda

Antonio Gamoneda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonio Gamoneda Lobón
JaiotzaOviedo1931ko maiatzaren 30a (93 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Jasotako sariak
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

Antonio Gamoneda (Oviedo, 1931ko maiatzaren 30a) espainiar olerkari berritzailea da. 1950eko belaunaldian kokatzen zaio. 2006an Cervantes saria eman zioten .

Oviedon jaioa den arren Leonen bizi izan da 1934. urteaz geroztik, eta kulturaren alorrean garrantzi handiko lanak egin ditu bertan. Gamoneda inongo eskola edo joeretan sailkatzen zaila da benetan, baina baditu zenbait bereizgarri nagusi: bere kasa ikasia da, bakar lanean jardun du, oso jarrera kritikoa erakutsi du bere lanetan eta kalitate handiko obrak eman ditu argitara.

Gamonedaren hasierako obretan 1950eko hamarkadako errealismoaren gainbeheraren eragina sumatzen da. Joera horri jarraituz idatzi zuen 1966an bere lehenengo olerki-liburua, Sublevación inmóvil (Altxamendu geldia), eta haren ondoren zenbait urtez ezer argitaratu gabe egon ondoren, Descripción de la mentira (Gezurraren deskribapena) 1977. urtean argitaratua (bigarren argitalpena 1986an). 1982an Blues castellano (Gaztelako bluesa) osatu zuen, 1961 eta 1966 artean idatzitako poemak bilduta, eta handik bost urtera Lápidas (1987, Hilarriak) kaleratu zuen. Kritikaren aldetik harrera bikaina izan zuen obra hark, eta urte hartan bertan eman zen argitara bere obra guztien bilduma, Edad (Adina) izenburupean. Olerkigintzako Espainiako Sari Nazionala lortu zuen bilduma horrekin.

1998an El cuerpo de los símbolos (Sinboloen gorputza) argitaratu zuen, oroitzapenari buruz mintzo den idatzia, eta 1992an La edad del frío (Hotzaren adina) XX. mendeko olerkigile handienen mailako idazle gisa berretsi duena. Zenbait eskultore eta pintoreri buruzko monografiak idatzi ditu, adibidez, José Luis Sánchez (1981), Julio Hernández (1981), Francisco Echanz (1978) eta Juan Barjola (1980).

  • Sublevación inmóvil (1960).
  • Descripción de la mentira (1977).
  • León de la mirada (1979).
  • Tauromaquia y destino (1980).
  • Blues castellano (1961–1966).
  • Lápidas (1986).
  • Edad (Poesía 1947–1986) (1987).
  • Libro del frío (1992).
  • Mortal 1936 (Pasión y luz de Juan Barjola) (1994).
  • El vigilante de la nieve (1995).
  • Libro de los venenos: corrupción y fábula del Libro Sexto de Pedacio Dioscórides y Andrés de Laguna, acerca de los venenos mortíferos y de las fieras que arrojan de sí ponzoña (1995).
  • Arden las pérdidas (2003).
  • Cecilia (2004).
  • Reescritura (2004).
  • Esta luz. Poesía reunida (1947–2004) (2004).
  • Extravío en la luz (2009).
  • Canción errónea (2004).
  • Poesía y conciencia. Notas para una revisión (1963).
  • El tema del agua en la poesía hispánica (1972).
  • El cuerpo de los símbolos (1997).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Gamoneda Aldatu lotura Wikidatan