Antônio Parreiras

Antônio Parreiras

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntônio Diogo da Silva Parreiras
JaiotzaNiterói1860ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Brasil
HeriotzaNiterói1937ko urriaren 17a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Escola Nacional de Belas Artes (en) Itzuli

Antônio Parreiras (1860–1937) Brasilgo margolari, diseinatzaile eta ilustratzaile ospetsua izan zen. Brasilgo margolaritzan eragin handia izan zuen.[1]

Parreiras Jacinto António Diogo Parreiras eta Maria Rosa da Silva Parreirasen semea zen. Familia handia zen zeren eta bederatzi seme-alabak izan zituzten. Rio de Janeiroko Arte Ederretako Akademia Inperialean sartu zen eta 1884an utzi zuen George Grimm irakasle alemaniarrarekin margolaritza ikastaroa egiteko. Irakasleak, ondoren, 1885tik, Brasil barnealdera egin zuen bidaiaren garaian, Parreirasek ikasketak modu autodidaktan jarraitu zituen. George Grimmek paisaia, flora eta fauna margotzen irakatsi zion batez ere. Margolari alemaniarrak Parreiras tradizio akademikoetatik aldentzen lagundu zion, naturaren zuzeneko behaketa, pintzelada libreak eta argitasuna lortzeko.

Parreirasek Europan zehar bidaiatu zuen zenbait urtez, besteak beste, Alemania, Italia eta Frantzia bisitatuz. 1907an, Pariseko Saloian bere lehen emakume biluziak erakutsi zuen. 1914an Brasilera itzuli zen. 1929an, Urrezko Domina Sevillako Nazioarteko Erakusketan eskuratu zuen.

Parreirasek Niteróien, Brasilen, Escola do Ar Livre eskola sortu zuen. Hiri berean bere obra asko gordetzen dituen museoa sortu zuen, Antônio Parreiras museoa, alegia.[2][3]

Bere lanen artea biluzi artistiko eta historia-margolan asko daude. Baina, ziur aski, hobeto baloratu zaion arloa paisaiarekin lotutakoa da. Bere lanetan europar eraginak eta Brasilgo estilo propioa konbinatu zituen, batez ere paisaietan.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]