Ardrossan Àird Rosain Ardrussan | |
---|---|
Eskozia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Iparraldeko Ayrshire |
Geografia | |
Koordenatuak | 55°38′36″N 4°48′35″W / 55.6432°N 4.8097°W |
Azalera | 3,29 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 10.670 (2016) |
Dentsitatea | 3.243 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Ardrossan, Eskoziako gaeleraz: Àird Rosain eta eskozieraz: Ardrussan, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Iparraldeko Ayrshiren dagoena.
2011an herriak 11.024 biztanle bazituen ere, gertuko Saltcoats eta Stevenston herriekin batera 'Three Towns' gunea osatzen du, guztira 2004an 31.320 biztanle zituztenak[1].
1140 urtean Cannon Hill gaztelua eraiki zen bertan. Simon de Morvillek eraiki zuen baina berehala Barclay familiaren eskuetan gelditu zen. XIV mendean Eglinton familiaren lurretan barneratu zen. Gazteluak 1648 arte iraun zuen, Oliver Cromwellen tropek suntsitu zuten arte.
Kostaldean egonik XVIII eta XIX mendeen artean Ardrossanek garapen handia izan zuen. Ikatza eta burdina esportatzen zituen eta ontziolak ere bazituen. Ferri zerbitzuak ere ezarri ziren, Brodickera, Arran uhartera, Belfastera eta baita Man uhartera ere. 1846an burgo titulua eskuratu zuen.