Ashikaga shogunerria

Ashikaga shogunerria

Geografia
HiriburuaHeian-kyo
35°0′0″N 135°46′12″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemaFeudalismo
Demografia
ErlijioaShinbutsu-shūgō
MonetaJapanese mon (en) Itzuli
ryō (en) Itzuli
Historia
Sorrera data: 1336ko ekainaren 7a
Bestelako informazioa

Ashikaga shogunerria (japonieraz: 足利幕府 Ashikaga bakufu?) Ashikaga klaneko shogunek 1336 eta 1573 bitartean ezarritako bigarren erregimen feudal militarra izan zen. Garai hau, Muromachi Aroa bezala ere ezagutzen da, eta, bere izena, Kiotoko Muromachi guneari zor dio, shogunerri honetako hirugarren shoguna izan zen Yoshimitsuk, bere egoitza ezarri zuen tokia dena.

Shogunerri hau Ashikaga Takaujik sortu zuen, Enperadorearen alde zegoena aurreko Kamakura shogunerriaren aurka, Ashikaga klanak, gobernu inperialarekin banatutako boterea izan baitzuen, Kamakura shogunerriak izan zuena baino are handiagoa. Baina shogunerri ahul bat izan zen, Kamakura shogunerriarekin edo Tokugawa shogunerriarekin alderatuz gero. Tokiko botere gehiena, oraindik, probintzietako daimyōen esku zegoen, eta shogunerriaren botere militarra, nagusiki, hauek Ashikaga klanari zioten leialtasunaren mende zegoen. Daimyoen feudoak geroz eta boteretsuago bihurtzen ari zirenez, eta botere egarria zutenez, honek, shogunerriaren amaieran, gerra zibil bat eragin zuen, Sengoku Aroa bezala ere ezagutzen dena.

Ashikaga shogunerria, 1573an suntsitua izan zen, Oda Nobunagak, shogunerri honetako hamabosgarren eta azken shoguna izan zen Yoshiaki kargutik bota zuenean, Kiototik kanporatuz. Ordutik aurrera, hogeitamar urte igaroko ziren, 1603 arte, urte honetan, Japoniako azken shogunerria ezarri zelarik, Tokugawa shogunerria.

Shogunerri honetako shogunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ashikaga Takauji (13051358) (r. 13381358)
  2. Ashikaga Yoshiakira (13301368) (r. 13591368)
  3. Ashikaga Yoshimitsu (13581408) (r. 13681394)
  4. Ashikaga Yoshimochi (13861428) (r. 13951423)
  5. Ashikaga Yoshikazu (14071425) (r. 14231425)
  6. Ashikaga Yoshinori (13941441) (r. 14291441)
  7. Ashikaga Yoshikatsu (14341443) (r. 14421443)
  8. Ashikaga Yoshimasa (14361490) (r. 14491473)
  9. Ashikaga Yoshihisa (14651489) (r. 14741489)
  10. Ashikaga Yoshitane (14661523) (r. 14901493, 15081521)
  11. Ashikaga Yoshizumi (14801511) (r. 14951508)
  12. Ashikaga Yoshiharu (15101550) (r. 15221547)
  13. Ashikaga Yoshiteru (15361565) (r. 15471565)
  14. Ashikaga Yoshihide (15401568) (r. 1568)
  15. Ashikaga Yoshiaki (15371597) (r. 15681573)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]