Assassin's Creed (euskaraz Hiltzaile Arraza), 2016ko Justin Kurzel australiarrak zuzendutako zientzia-fikzio eta ekintza film bat da. Ubisoften izenburu berdineko bideojoko sailean oinarritua dago. Michael Fassbender, Marion Cotillard, Jeremy Irons, Brendan Gleeson, Charlotte Rampling eta Michael K. Williams aktoreek antzeztu zuten.
Oroitzapen genetikoetara sartzea ahalbideratzen duen teknologia iraultzaile bati esker, Callum Lynchek (Michael Fassbender) XV. mendean Gaztelako Erresuman bizi eta bere arbasoan zen Aguilarren abenturak biziko ditu. Honela, Hiltzaileak deritzon elkarte sekretu eta misteriotsu bateko kidea zela jabetuko da, bai eta Tenplarioak deritzon erakunde beldurgarria eta boteretsuari aurre egiteko trebeziak eta ezagutzak dituela ere.