International Man of Mystery (ingelesez Austin Powers: Nazioarteko Gizon Misteriotsua) 1997ko Jay Roach estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Mike Myers kanadar aktoreak gidoia idatzi eta filma anteztu zuen, berataz gain Elizabeth Hurley, Michael York, Robert Wagner eta Seth Green aktoreek ere anteztu zutelarik.
James Bond nahiz 1960ko hamarkadako espioitza filmen parodia bat da. Filmak bi jarraipen izan zituen: Austin Powers: The Spy Who Shagged Me (1999) eta Austin Powers in Goldmember (2002).
Austin Powers (Mike Myers) 1960ko hamarkadako espioi xelebre eta erakargarri bat da, haren areri nagusia Gaizto doktorea delarik (Myers berak antzeztua). Izozte-prozesu bat jasan ondoren, Austin Powers 30 urte beranduago esnatuko da, 1997an, jada berak ezagutzen zuen gizarte hartatik erabat ezberdina den mundu batean. Halere, bai bera nahiz bere arerioa berberak izaten jarraitzen dute.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Mike Myers | Austin Powers eta Gaizto doktorea |
Elizabeth Hurley | Vanessa Kensington |
Mimi Rogers | Vannia Kensington, Vanessaren ama eta 1960ko hamarkadako agente sekretua eta Austinen lankidea |
Fabiana Udenio | Alotta Fagina / Ardorosa Fagina / Olora Vagina |
Mindy Sterling | Frau Farbissina |
Michael York | Johnny Mentero |
Robert Wagner | 2 zenbakia |
Seth Green | Scott Gaizto |
SGC Belfry Ted Nude-Gent | Bigglesworth jauna |
Paul Dillon | Patty O'Brien, irlandar hiltzailea |
Charles Napier | Gilmour komandantea |
Joe Son | Random Task |
Will Ferrell | Mustafá |
Carrie Fisher | Aita-semeen terapia koordinatzailea |
Clint Howard | Johnson, erradar operadorea |
Michael McDonald | Henchman, berdingailuak zapaldua |
Rob Lowe | Hechmanen laguna |
Christian Slater | Austinek hipnotizatutako zaindaria |
Neil Mullarkey | Saltzailea |
Burt Bacharach | Bere burua antzeztuz |