Ben Lexcen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Boggabri (en) , 1936ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Manly (en) , 1988ko maiatzaren 1a (52 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dunlea Centre (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, arkitektoa eta marine architect (en) |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 91 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak |
Ben Lexcen, Robert Clyde Miller jaioa (Boggabri, Hegoaldeko Gales Berria, 1936ko martxoaren 19a - Manly, Hegoaldeko Gales Berria, 1988ko maiatzaren 1a) australiar nabigatzaile eta itsasontzien diseinatzailea izan zen.
Gurasoek abandonatu zuten haurtzaroan, eta hamalau urterekin eskola utzi zuen lokomotorren mekanika ikasteko. Hala ere, belaontziei buruz gehiago interesatu zen eta hamasei urterekin lehenengoa diseinatu zuen.
Diseinuen berrikuntzagatik nabarmendu zen. eta 1961ean bere ontzietako batek munduko txapelketa irabazi zuen. Wilson & Whitmore enpresa sortu zuen Craig Whitmore adiskidearekin, itsasontziak eta belak egiteko. 1972an Australiako bela taldean lehiatu zen 1072ko Udako Olinpiar Jokoetan.
Alan Bond enpresariak hainbat itsasontziren diseinua enkargatu zion. 1974ko Amerika Kopan lehiatzeko Southern Cross-en diseinuan parte hartu zuen, baita 1977ko Australia-n ere. 1980ko Kopan, aldatutako Australia ontziak Australiako taldearen hirugarren porrota jaso zuen.
1983ko erronkarako Australia II ontziarentzako gila hegodun bat diseinatu zuen. Australiako taldeak 4-3ko emaitzarekin irabazi zuen erronka. New Yorkeko Klub Nautikoaren lehen porrota izan zen txapelketaren historian.
Ben Lexcen bihotzekoak jota hil zen 52 urte zituela.