Benjamin Linder | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kalifornia, 1959ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Jinotegako departamendua, 1987ko apirilaren 28a (27 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washingtongo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | power engineer (en) eta ingeniaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Nazio Askapenerako Fronte Sandinista |
Ernest Benjamin Linder edo Ben Linder ( Kalifornia, 1959ko uztailaren 7a - 1987ko apirilaren 28a ) estatubatuar ingeniari bat izan zen, Iraultza Sandinistaren garaian Nikaraguara bidaiatzea erabaki zuena.
Nikaraguan, bere borondatez, zentral hidroelektriko txiki bat eraikitzen lagundu zuen herrialdearen iparraldean landa eskualde bat hornitzeko, Contras taldeak erail zuelarik, komunismoaren aurkako talde matxinoen elkartea, CIAk entrenatutako nekazari, guardia nazional eta mertzenario ohiek osatua eta Ronald Reaganen administraziopean AEBetako gobernuak finantzatua.
Une hartan, Estatu Batuek Contras taldeari emandako laguntza oso eztabaidatua bihurtu zen, eta Linderren heriotzak lehen mailako titularrak sortu zituen mundu osoan, bereziki Estatu Batuetan, non jada oso polarizatuta zegoen iritzia.