Bird on a Wire (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | Bird on a Wire |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, komedia erromantikoa eta krimenezko filma |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Vancouver |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Badham |
Gidoigilea(k) | David Seltzer |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rob Cohen |
Konpainia ekoizlea | Interscope Films (en) |
Edizioa | Frank Morris (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Hans Zimmer |
Argazki-zuzendaria | Robert Primes (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Detroit eta Michigan |
Bird on a Wire (euskaraz Txoria Kablean) 1990eko John Badham ingeles-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza komedia film bat da. Mel Gibson, Goldie Hawn, David Carradine eta Bill Duke aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak Leonard Cohen kantautorearen Bird on a Wire abestiari aipamen egiten dio. Filmaren zatirik handiena Kanadako Britainiar Columbian filmatu zen.
Rick Jarmin (Mel Gibson) AEBetako lekuko babestuen programaren barnean eta ezkutatzeko nortasun ugariren izenpean bizi den gizasemea da. Bere kokalekua topatu eta atzetik berau akatu asmoz dabilen kriminal erakundearengandik ihesi dabilela, Marianne Graves (Goldie Hawn) neskalagun ohiak aurkituko du.
Rick eta Marianne herrialdean barna elkarrekin ihes egingo dute, bitartean Eugene Sorenson (David Carradine) buru duten erakunde arrakitsuko morroiak atzetik jarraika izango dituzte, berriki espetxetik atera eta hura zigortzeko epaiketan lekukoa izan zen Rickez mendekatu nahi baitu. Ihesaldian zehar bikoteak iraganeko oroitzapenak biziberritu eta azkenean bien arteko amodioa berpiztuko da.