1945ean krisialdi depresiboa jasan zuen, eta Usurbilen egon zen ingresatuta. Orduan hasi zen poesia idazten, terapia moduan. 1956anBartzelonara joan zen bizitzera, eta handik aurrera hasi zen sariak lortzen: 1958an Espainiako Kritika Saria Ancia liburuarekin eta Fastenrath Saria 1961ean. 1959an argitaratu zuen ParisenParler clair, En castellano ("Gaztelaniaz") liburuaren itzulpena, Espainian zentsuratuta izan ostean. Sasoi hartan, bidaiak egin zituen SESBera, Txinara eta Kubara. Francoren erregimenaren aurka kokatu zen etengabean.
Hasierako olerki liburuetan erlijio kezka antzematen zaio, san Joan Gurutzekoaren eraginpean eta metafisikaren inguruan. Ondoren, gizarte gaiekiko ardura nagusitzen zaiola, bere poesia jende guztiari helarazten saiatuko da, eta hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bilatuko du.
Otero izan zen, Gabriel Celayarekin batera, poesia soziala deitu mugimenduaren ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk garrantzitsuenetako bat Espainian. Harreman handia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean Lauaxeta ezagutu zuen, eta gerra ondoren Gabriel Aresti adiskide handia izan zuen. Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria handiari (1963) izeneko poemak.
Blas de Otero. Obra completa (1935-1977). Sabina de la Cruzen edizioa, Mario Hernándezen laguntzaz. Bartzelona: Galaxia Gutenberg, 2013. 1274 or. ISBN 9-788481-099553.
↑Abizena Muñoz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Munioitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.