Borisav Jović | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1990eko maiatzaren 15a - 1991ko maiatzaren 15a ← Janez Drnovšek - Stjepan Mesić →
1990eko maiatzaren 15a - 1991ko maiatzaren 15a ← Janez Drnovšek - Sejdo Bajramović (en) →
1975 - 1979 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Nikšić (en) , 1928ko urriaren 19a | ||||||
Herrialdea | Jugoslavia (1928 - 1992) Serbia eta Montenegro (1992 - 2006) Serbia (2006 - 2021) | ||||||
Lehen hizkuntza | serbiera | ||||||
Heriotza | Belgrad, 2021eko irailaren 13a (92 urte) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | University of Belgrade Faculty of Economics (en) | ||||||
Hizkuntzak | serbiera errusiera italiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekonomialaria, diplomazialaria, politikaria eta idazlea | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Socialist Party of Serbia (en) League of Communists of Serbia (en) Jugoslaviako Komunisten Liga | ||||||
Borisav Jović (serbieraz: Борисав Јовић; Nikšić, Batočina, 1928ko urriaren 19a - Belgrad, 2021eko irailaren 13a) jugoslaviar eta serbiar ekonomialari, politikari eta diplomazialaria izan zen. Jugoslaviako presidentea izan zen 1990eko maiatzetik 1991ko maiatzera.
Ekonomia ikasi zuen Belgradeko Unibertsitatean. 1970eko hamarkadan, Jugoslaviako enbaxadorea izan zen Italian. Serbiako Alderdi Sozialistako buruzagia eta Jugoslaviako presidentetza kolektiboko ordezkari serbiarra izan zen.
Slobodan Miloševićen aliatua eta aholkularia izan zen, eta boterera iristen lagundu zion. 1990eko maiatzaren eta 1991ko maiatzaren artean Jugoslaviako Presidentetza Kolektiboko presidentea izan zen, ordezkari serbiarraren txandan. Serbia eta Kroazia Jugoslaviatik kanporatzea eta serbiarrak bizi diren Kroaziako eremuak atxikitzea proposatu zuen. Urteko agintaldiaren amaieran presidentetzan, Jović saiatu zen Stjepan Mesić Kroaziako ordezkariaren kargu hartzea saihesten, eta larrialdietarako botereak eskatu zituen. Azkenean ezin izan zituen Esloveniaren eta Kroaziaren independentziak saihestu.