Boukary Adji | |||||
---|---|---|---|---|---|
1996ko urtarrilaren 30a - 1996ko abenduaren 21a ← Hama Amadou - Amadou Cissé (en) →
1983ko azaroaren 14a - 1987ko azaroaren 20a ← Moussa Tondi (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tanout (en) , 1939 | ||||
Herrialdea | Niger | ||||
Heriotza | Niamei, 2018ko uztailaren 4a (78/79 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Muslim cemetery of Yantala (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Tesi zuzendaria | Sylviane Guillaumont Jeanneney (en) | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta bank manager (en) | ||||
Boukary Adji (Tanout, 1939 – Niamei, 2018ko uztailaren 4a) nigertar ekonomislari eta politikaria izan zen. Nigerreko lehen ministroa izan zen 1996ko urtarrilaren 30tik abenduaren 21era.
Zinder departamenduan jaio zen. Polonian ikasi zuen 1963an jasotako beka batekin eta ondoren Abidjaneko Unibertsitatean eta Parisko Finantza eta Banku Ikasketen Zentroan. 1970eko hamarkadaren hasieran, Plangintza Ministerioko zuzendari izendatu zuten, eta Nigerrerako zuzendari bihurtu zen Afrika Mendebaldeko Estatuetako Banku Zentralean. Seyni Kountchék Finantza ministro izendatu zuen 1983ko azaroaren 14an, eta karguan jarraitu zuen Kountché hil arte. Ondoren, AMEBZko gobernadoreordea izan zen. Ibrahim Baré Maïnassarak lehen ministro izendatu zuen 1996ko urtarrileko estatu-kolpearen ondoren.