Brødre (euskaraz: «Anaiak») 2004ko Susanne Bier daniar zinema zuzendariaren filma da.
Michaelek dena kontrolpean dauka: karrera militar arrakastatsua, emakume eder bat eta bi alaba. Jannik bere anaia gaztea bizitzan zabuka dabil, beti legearen marra zapaltzeko zorian. Michael Nazio Batuen mandatu batean Afganistanera bidaltzen dutenean, anaia bien arteko harremana zeharo aldatuko da. Michael jardunean desagertu da -hiltzat eman dute- eta Jannikek Sarah kontsolatuko du, uste zenaren kontra, bere bizitzaren eta familiaren ardura bere gain hartzeko gauza dela erakutsiz.[1]