Brett Whiteley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sydney, 1939ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Wollongong, 1992ko ekainaren 15a (53 urte) |
Heriotza modua | : droga-gaindosia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Wendy Whiteley (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The Scots College (en) Chatswood Public School (en) National Art School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta artista |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Brett Whiteley (Sydney, Australia, 1939ko apirilaren 7a - 1992ko ekainaren 15a) australiar pintorea izan zen.
Pintura-ikasketak egin zituen eta 1960an diru-laguntza lortu zuen, ikasketak sakontzera Frantzia eta Ingalaterrara joateko.
1961ean UNESCOk antolatutako Parisko Pintore Gazteen Bileran Australiaren ordezkari izateko hautatu zuten, eta urte horretan bertan sari bat irabazi zuen Parisko Artista Gazteentzako Nazioarteko Bi Urtekoan, ospe handia eman ziona.
1960ko ondoko urteetan bakarkako zein taldekako erakusketak egin zituen, Londresko Whitechapel eta Marlborough galerietan, besteak beste. Gero Estatu Batuetan eta Asian izan zen, eta hirurogeita hamarreko hamarraldian Australiako pintore ospetsuena bihurtu zen.
Whiteleyren obrak, indartsua eta sutsua, erretratuetatik paisaietaraino hartzen ditu. Haren koadro nagusien artean XIX. mendeko artista eta idazleen erretratuak nabarmentzen dira -Baudelaire (1970), Van Gogh (1971)-, Sydneyko badiaren margolan harrigarriekin batera.
Sari asko irabazi zituen eta Australiako museoetan eta atzerriko bildumetan jarri zituen bere koadroak erakusgai.