Cambalache (Argentinako gaztelaniaz bigarren eskuko gauzen denda esan nahi du) Argentinako tango bat da, 1934an Enrique Santos Discépolok ondu zuena, El alma del bandoneón filmaren soinu bandarako. Ernesto Famák abestu zuen aurrenekoz, Francisco Lomutok zuzendutako orkestrak lagundurik. Ondoren beste tango abeslari askok kantatu dute, Carlos Gardelek barne.
Enrique Santos Discépolok Hamarraldi Zitalean (1930-1943) idatzi zuen Cambalache tangoa, eta hitzak ezin hobeki laburbiltzen du Argentinako historiako garai horretako hondamendi material eta morala[1]. Urte horietan herrialdeak zenbait diktadura pairatu zituen, 1946an Juan Perón agintera iritsi zen arte. El alma del bandoneón filmerako idatzirik, arrakasta handia erdietsi zuen. 1943an, diktadura militarrak debekatu zuen, eta gauza bera egin zuten Argentinako ondorengo diktadura guztiek ere. XX. mendeko egoerarekin oso kritikoa eta etsia da, umore ironikoz betea eta, idatzi zenetik 80 urte baino gehiago igaro diren arren, edukia indarrean dago[2].
Hau da Cambalache-ren bertsiorik ezagunena[3]:
Que el mundo fue y será una porquería, ya lo sé, Hoy resulta que es lo mismo ser derecho que traidor, |
¡Pero que falta de respeto, qué atropello a la razón! Siglo veinte, cambalache, problemático y febril, |