Carl Christoffer Georg Andræ (Hjertebjerg, 1812ko urriaren 14a – Kopenhage, 1893ko otsailaren 2a) daniar militar, matematikari eta politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1856tik 1857ra.
1842tik 1854ra matematikako eta mekanikako irakaslea izan zen Eskola Nazional Militarrean. 1853an, Danimarkako Zientzia eta Letren Akademiako kide hautatu zuten. Erregeak Batzar Konstituziogileko kide izendatu zuen 1848an, eta 1854an Peter Georg Bangen gobernuan Finantzetako ministro izendatu zuten. Lehen ministro izan zen 1856 eta 1858 artean, eta gero Finantzetako ministro izaten jarraitu zuen Carl Christian Hallen gobernuan.