Celda 211 (euskaraz 911 Ziega) 2009ko Daniel Monzón espainiar zinema zuzendariaren espetxe drama bat da. Filma Daniel Monzón eta Jorge Gerrikaetxebarria gidoigileen Francisco Pérez Gandul idazleak idatzitako izen berdineko Celda 211 eleberriaren zinemarako egokitzapena da. Bertan, Alberto Ammann, Luis Tosar, Carlos Bardem, Antonio Resines, Manuel Morón, Vicente Romero, Marta Etura eta Luis Zahera aktoreek antzeztu zuten.
Marta Etura donostiar aktoreaz gain, Patxi Biskert, Josean Bengoetxea eta Anartz Zuazua euskal aktoreek ere hiru ETAkideen paperak antzetu zituzten. Filmak zortzi Goya Sari irabazi zituen.
Juan (Alberto Ammann) espetxe funtzionario gisa espetxe batean lanean hasi behar den lehenbiziko egunean bertan matxinada baten erdi-erdian harrapatuta eta espetxetik atera ezinik geldituko da. Orduan gainontzeko presoak funtzionarioa dela jakin eta hil ez dezaten presoa dela antzeztu eta matxinadari nola edo hala zapuzten saiatuko da, horretarako matxinatuen buruzagia den Malamadre (Luis Tosar) deritzon presoaren begirunea eta laguntasuna bereganatuz. Halere patuak Juaneri ustekabekoa emanen dio.