Charles Wright Mills | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Waco, 1916ko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Nyack, 1962ko martxoaren 20a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Oak Hill Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texas A&M University (en) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Doktoretza Texasko Unibertsitatea Austinen Columbia Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | William Humbert Form (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea Marylandeko Unibertsitatea (1941 - 1945) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
cwrightmills.org | |
Charles Wright Mills (Waco, Texas, 1916ko abuztuaren 28a - Nyack, New York, 1962ko martxoaren 20a) soziologo estatubatuarra izan zen.
Columbia Unibertsitateko irakasle New Yorken, Estatu Batuetako eliteen inguruan egindako hausnarketagatik da ezaguna. Gai hori bi lan hauetan garatu zituen batez ere: The Power Elite (1956) eta White Collar (1951). Garai hartan soziologian nagusi zen eta Talcott Parsons gidatzen zuen korrontearen kontra egin zuen. Korronte horren gehiegizko teorizismoa salatu zuen bere The Sociological Imagination (1961) lanean eta soziologia kritikoaren tradizioaren barruan kokatua izango da.
Gizarte irekiaren ideologia amerikarraren kontra, berak eliteak beste maila sozialekiko duten itxiduraren tesia defendatuko du. Mugikortasun formaren bat garrantzitsua bada Estatu Batuetan, hori, Millsen arabera, hiru botere esparru nagusien inguruan (politikoa, ekonomikoa eta militarra) eliteek beren artean duten zirkulazioa da.
Millsek bere ikerketan erabilitako metodoak:
Botereko elitea honela definitu zuen: "ahal diren erabaki garrantzitsu guztiak hartzen dituen pertsona multzoa". Gizarte modernoaren erakunde handietan giltzarri diren postuak betetzen dituzten pertsonez osatua dago eta jende arruntarentzat "erabateko ondorioak izan dezaketen erabakiak" hartu ditzakete[1].
XX. mendean botere hiru alorren arteko zentralizazio eta koordinazio prozesu baten gisa ikusten du. Hiru alorretako eliteen elkarren arteko dependentzia geroz eta handiagoa (eliteko politikoa, ekonomikoa eta militarra) "boterearen triangelua" osatzera bultzatuko dute.
Bere boterearen definizioa Weberrenaren antzekoa da: "Boteretsuak, beren borondatea beste batzuk kontra egonagatik burutu dezaketenak dira"[2].
Boterearen iturria erakundetara sarbidea da: "inor ezin du boteretsu izan ez badu erakunde handien zuzendaritzara sarbiderik, izan ere, boterearen bitarteko instituzionalen oinarriturik gai dira benetan gizaki boteretsuek beren boterea egikaritzen"[3]. Botere indibiduala botere instituzionalean oinarritzen da.
Boterea instituzioek kontrolatzen dute botere hiru eremu nagusietan (ekonomikoa, politikoa eta militarra).
Kapitalerako, diru-sarreretarako eta aberastasunerako zein prestigiorako sarbidea instituzioek arautzen dute. Botereak eta aberastasunak izaera metagarria dute (gehiago eduki, errazago metatu).
Ezagutzera ematen du boterea eta posizio instituzionalaren arteko harreman estua: boteretsuek beren boterea galtzen dute beren posizioa galtzen dutenean.