Charlotte Lewis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kensington, 1967ko abuztuaren 7a (57 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bishop Douglass School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta modeloa |
|
Charlotte Lewis, (Kensington, Londres, Erresuma Batua, 1967ko abuztuaren 7a) britaniar antzezlea. Bere amaren partetik, irlandar eta ingeles jatorrikoa da eta aldi berean jatorri irakiarra eta txiletarra du aitaren partetik; ez zuena inoiz hura ezagutu eta ez du inoiz bere jatorria oinordetu.
1978an, 11 urte zituela, aukeratua izan zen Samantha antzezteko “Grande Hill” izeneko britaniar serie famatu batean, non BBC-an igorri zen, 30 urtez 600 kapitulu baino gehiagorekin. Horri esker Lewis ezaguna egin zen bere jatorriko herrian.
14 urte zituela, Parisera bizitzera joan zen, modelo izateko karrera jarraitzeko, baina Frantziar kapitalean bakarrik bizitzea ez zen onena izan, batez ere kokaina eta alkohol kantitate handien kontsumoan murgiltzen hasi zelako.
1982an Bishop Douglass Finchley-eko bigarren hezkuntzako eskola katolikoan ikasi zuen. Nerabezaroan aldiz, Roman Polanski-ren Piratak[1] filmean (1986), egin zuen bere lehenengoko estreinua zinema munduan.
2010eko maiatzean, Gloria Allred, bere abokatua zenaren bulegoan prentsaurre batetik, jakinarazi zuen 1983an sexu-eraso bat bizi izan zuela, Roman Polanski zuzendariaren aldetik, uraren Parisko apartamentuan, 16 urte zituenean. [2]
Gainera berak adierazi zuen ez zuela utzi bere borondatez antzezle paper hori, baina Hollywood-ek zerrenda beltzean jarri zuen, Polanski publikoki kondenatzeko mehatxua egin zuelako.
Lehenengoko filmetan lortu zuen arrakastaren ondorioz, Lewis 1990. hamarkadan antzezle ospetsu giza ezagutzera heldu zen, non 1993an PlayBoy portadan agertu zela. Baina 2000. hamarkada erdialdean, ospetsu izatearen indarra galdu zuen, Londresera bueltatu beharrarekin.
Bere laguna Eddie Murphy-k zenak momentu txarrenean lagundu zion, batez ere arrakasta galdu zuen momentuan Charlotte-ri ez zitzaiolako dirurik geratzen, diru dena pirulak erosten gastatu zuelako. Murphy izan zen une orretatik atera ziona, Los Angeles-era joateko hegazkin-txartel bat eskainiz, baita ere Los Angeles-en apartamentu bat erosi zion, egoera ortatik errekuperatzeko eta Estatu Batuetan bere karrerara bultzatzeko.