Chen Yiwen | |
---|---|
![]() (2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Haikou, 1999ko ekainaren 15a (25 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | jauzilaria |
Parte-hartzailea
| |
![]() ![]() |
Chen Yiwen (txinera sinplifikatuz: 周雅琴; pinyinez: Chén Yìwén) (Hengyang, Hunan, 2005eko azaroaren 12a) jauzietan lehiatzen den kirolari txinatarra da[1]. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen.
Bederatzi urte zituela hasi zen jauziak entrenatzen Guangdong probintziako Chikan barrutiko kirol eskolan. 2008an Zhongshan jauzilari taldean sartu zen. 2010ean Guangdongeko jauzilari taldera pasa zen eta 2014an profesional bihurtu zen, 15 urte zituela.[2]
2017an Txinako txapelketa irabazi zuen 1m-ko tranpolinean. 2018an Wuhango Munduko Kopako guztirako txapelketa irabazi zuen eta 2019an Munduko txapelketa 1 m tranpolinean. 2021ean Chang Yanirekin bikotea osatu eta Tokion jokaturiko Munduko Kopako garaileak izan ziren 3 metroko sinkronizatuan, eta bakarka 3 m tranpolineko proba irabazi zuen. 2022[3], 2023 eta 2024an Munduko txapelduna izan da bakarka zein bikoteka.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen proba bietan, bakarka[4] eta bikoteka[5]. Sinkronizatuko garaipen guztietan Chang Yanirekin osatu du bikotea.
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | ![]() |
![]() |
3 m sinkronizatua |
2024 | ![]() |
![]() |
3 m tranpolina |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | ![]() |
![]() |
1 m plataforma |
2022 | ![]() |
![]() |
3 m sinkronizatua |
2022 | ![]() |
![]() |
3 m tranpolina |
2023 | ![]() |
![]() |
3 m tranpolina |
2023 | ![]() |
![]() |
3 m sinkronizatua |
2024 | ![]() |
![]() |
3 m sinkronizatua |
2024 | ![]() |
![]() |
3 m tranpolina |