Clara Grima Ruiz | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Coria del Río, 1971ko urtarrilaren 26a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sevillako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Fisika eta Matematika zientzietan doktorea |
Tesi zuzendaria | Alberto Márquez (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, zientzia-dibulgatzailea eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Sevillako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Espainiako Errege Elkarte Matematikoa |
Clara Isabel Grima Ruiz (Sevilla, 1971ko urtarrilaren 26a) Matematikako irakasle espainiarra eta Matematika Zientzietako dibulgatzailea da. Matematikako doktoretza-ikasketak ditu Sevillako Unibertsitatean.
Espainiako Real Sociedad Matemáticako Dibulgazio Batzordeko lehendakaria izan zen.[1] Dibulgatzaile gisa, zientzia-dibulgazioko dozenaka artikulu argitaratu ditu prentsan, Jot Down eta tecnoxplora.com-en egunerokoaren bidez, Xploran[2] eta Naukas zientzia-dibulgazioko plataforman.[3][4][5] Raquel Garcia i Ulldemolins-ekin batera, Mati haurrentzako dibulgazio-bloga eta haren mateabenturak argitaratu ditu. Mati bloga 8 eta 15 urte bitarteko haurrentzako dibulgazio-liburua da, eta Salvador eta Ventura ditu inspirazio-iturri, (Sal eta Ven izenetako liburuko protagonistak, hurrenez hurren).[6] Hasta el infinito y más allá, haurrentzako zientzia-dibulgazioko liburuko egilekidea da.[7] Sevillawebradioko Los 3 chanchitos irrati-/podcast-programan ere parte hartzen du.[8][9] Telebistan, Orbita Laika de La 2 umorezko eta zientziazko late nightaren lehen eta bigarren denboraldian parte hartu zuen. "Científicas: pasado, presente y futuro" deitzen den antzerkian parte hartu zuen 2016. urtean. Bertan Rosalind Franklinen papera egiten du[10]
1998an Geometria computaciones en superficie no planas, tesia irakurri zuen Sevillako Unibertsitatean.[11]
2018an, dibulgatzaile zientifikoen diziplina anitzeko talde batekin batera, escutoide izeneko forma geometriko berri bat deskribatu zuen, Nature Communications aldizkarian argitaratua.[12] Aurkikuntza Biologia Zelularreko Departamentuaren eta Sevillako Unibertsitateko Biomedikuntza Institutuaren ikerketa baten emaitza izan zen, Luis M. Escuderok zuzendua. Clara Grimak berak azaltzen duenez, objektua «ez begietara begira, baizik eta fruta-euliaren listu-guruinetara begira» aurkitu zen, Voronoiren diagramak kontuan hartuta.
2022an, 22a aldatuko duten protagonisten Forbes zerrendan sartu zuten..[13]
2023ko apirilaren 21ean eta, Sevillako Udalbatzak aho batez onartutako erabakiz, Clara Grima izena jarri diote Iparraldeko Barrutian dagoen plaza karratuari. Berau, Estrella Antares, Estrella Polar, Estrella Adaro eta Estrella Sirio kaleek mugatzen duten plaza karratu bat osatzen duen espazioa da.[22]