Claude Lefort | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Parisko 8. barrutia eta Paris, 1924ko apirilaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 2010eko urriaren 3a (86 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Carnot (en) Henrike IV.a lizeoa Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne 1972) doctorate in France (en) |
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) |
Tesi zuzendaria | Raymond Aron |
Doktorego ikaslea(k) | Pierre Rosanvallon Sonia Dayan-Herzbrun (en) Jacob Rogozinski (mul) Frédéric Pousin (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Maurice Merleau-Ponty |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, professeur des universités (en) , politologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola University of Caen Normandy (en) São Pauloko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
de.wikipedia.org… |
Claude Lefort (Paris, 1924ko apirilaren 21a - Paris, 2010eko urriaren 3a) frantziar filosofoa izan zen.
Maurice Merleau-Pontyren oinordeko izan zen, eta haren hil ondoko lanak argitaratu zituen. Bestalde, hari buruzko hainbat ikerketa egin zituen: Sur une colonne absente (1978, Ez dagoen zutabe batean). 1949an Socialisme ou Barbarie aldizkaria sortu zuen. Aldizkari horretan agertu ziren totalitarismoaren eta burokraziaren kontrako lehenengo kritikak. Hasierako oinarri marxistatik urrundu eta totalitarismoaren eta demokraziaren analisi bateratua egin zuen.
Lefortek gaur egungo historiaren gertaera handienetakotzat hartu zuen totalitarismoa. Solzhenitsinek burokraziaren gezurren kontra egindako ekintzetatik abiatuta, Lefortek desegin zituen gainetik Estatua eta gizarte zibila jartzen dituen, izu sistematikoa erabiltzen duen eta etengabe etsaiak sortzen dituen totalitarismoaren homogeneizazioaren mamuak. Ideia horiek Un homme en trop. Réflexions sur «L'Archipel du Goulag» (1976, Gizon bat nahikoa. Goulageko uharteei buruzko gogoetak) lanean bildu zituen. Logika totalitarioari aurre egiten diotenek, altxamenduen edo disidentziaren bidez, demokraziaren printzipioen izenean egiten dute, haren iritziz.
Bestalde, demokraziaren printzipio horiek halako eran antolatzen dute boterearen errealitatea, non ez baita inoren ardura: L'Invention démocratique (1981, Asmakizun demokratikoa); Essais sur le politique (1986, Politikari buruzko saiakerak). Demokraziari buruzko gogoeta horiek Makiaveloren eta Étienne de La Boétieren kutsua dute, Claude Leforten Le Travail de l'oeuvre. Machiavel (1972, Obraren lana. Machiavelli) eta Le Nom d'Un (1976, Baten izena) lanek erakusten dutenez.