Cloak and Dagger film beltza da, Fritz Langek 1946an zuzendu zuena. Gary Cooper eta Lilli Palmer izan ziren aktore nagusiak. Film zapuztutzat jo zuen Langek, ez baitzioten laga azken muntaian erabakirik hartzea: amaierako azken hogei minutuak ezabatu zituzten, Langen diskurtsoa erabat itxuraldatuz.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Bigarren Mundu Gerra amaitzeko pronto da. Frantziako Erresistentziako kide bi garrantzi handiko informazioa aliatuei bidaltzen ari direnean hil egiten dituzte: naziak bonba atomikoa lortzeko gertu dabiltza. Alvah Jasper zientzia gizona Europara bidaliko du armada estatubatuarreko Zerbitzu Estrategikoetarako Bulegoak (OSS delakoak). Hitlerren aginduetara gogoz bestera lan egiten duten irakasle suitzar batekin eta italiar batekin bildu beharko du, ikerketak zertan diren ondo jakiteko.
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
![]() |
Alvah Jasper |
Lilli Palmer | Gina |
![]() |
Pinky |
Vladimir Sokoloff | Polda doktorea |
![]() |
Trenk |