Coenagrion mercuriale | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Ia galzorian (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Odonata |
Familia | Coenagrionidae |
Generoa | Coenagrion |
Espeziea | Coenagrion mercuriale (Charpentier, 1840)
|
Coenagrion mercuriale Coenagrionidae familiako odonatua da.
Sorgin-orratz txikia da, 27-31 mm arteko luzera duena. Dimorfismo sexuala du: arrek kolore urdin eta beltza konbinatzen dituzte, eta emeek, normalean, abdomen berde-beltza dute. Abdomeneko orban beltzen eredua eta bigarren segmentuko marrazkia, Merkurio planetaren sinbolo astrologikoaren antza duena (☿), dira ezaugarri bereizgarriak[2].
Ur-emari txikia eta landaredi belarakara ongi garatua duten erreka garbietan, eta baita ureztatze-erretenetan ere, bizi da. Iberiar penintsulan ur-geldietan ere aurkitu izan da[2].
Hego-mendebaldeko Europa eta iparraldeko Afrikan bizi da. Iberiar penintsula, Frantzia eta Italian nahiko banaketa zabala du, eta askoz bakanagoa Britainia Handia (Ingalaterra eta Galesko itsasaldetik hurbil), Belgika, Luxemburgo, Alemania, Suitza (mendebaldean 1942an iraungi zen) eta Austrian. Iparraldeko Afrikari dagokionez, Maroko, Aljeria eta Tunisian behatu da[2].