Colin Thubron | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1939ko ekainaren 14a (85 urte) | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Bizilekua | Londres | ||
Familia | |||
Aita | Gerald Ernest Thubron | ||
Ama | Evelyn Kate Mary Dryden | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Eton College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta film-zuzendaria | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Errege Literatura Elkartea |
Colin Gerald Dryden Thubron (Londres, Ingalaterra, 1939ko ekainaren 14a -) britainiar eleberrigile eta idazlea da; John Dryden poetaren ondorengoa.
Editore-lana utzi zuen bidaiatzeko eta idazteko aukera izatearren. Lehenengo liburuak Sortalde Hurbilari buruzkoak dira, Damasko, Libano eta Jerusalemi buruzkoak, batez ere. Egungo bidaia-liburuen idazle onenetakotzat jotzen da.
Brezhneven gobernuaren azkeneko urteetan, Errusiako mendebaldea esploratu zuen autoz. Bidaia hartan ikusi eta entzundakotik Among the Russians (1983, Errusiarren artean) idatzi zuen.
Txinako eskualde urrunenetako bateraino eraman zuen bidaia luze akigarri baten ondoren, Behind the Wall: A Journey through China (1987, Harresiaz bestalde: bidaia Txinan barrena) idatzi zuen, ekonomia- eta politika-egoera asaldatu batean kokatutako txinatarren eguneroko bizimoduari buruzko kontakizunez osatua. Ikuspegi beretik idatzi zuen The Lost Heart of Asia (1994, Asiako bihotz galdua), Asiako erdialdeko errepubliketako egoera aztergai harturik.
Idatzi dituen eleberriak ere goraipatuak izan dira, batez ere, bi hauek: A Cruel Madness (1984, Zoramen ankerra), zahar etxe batean sartuta dagoen pertsona baten lekukotasuna, eta Falling (1989, Erorikoa), maitasun-istorio bat.
Royal Society of Literature literatura-elkarteko lehendakaria da.
Thubronen azken eleberria To a Mountain in Tibet da (2011).