Colombiana | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Colombiana |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, girls with guns (en) , film dramatikoa eta vigilante film (en) |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New Orleans, Mexiko eta Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Olivier Megaton (mul) |
Gidoigilea(k) | Robert Mark Kamen (en) Luc Besson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luc Besson Pierre-Ange Le Pogam (en) |
Konpainia ekoizlea | EuropaCorp Canal+ |
Edizioa | Camille Delamarre (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nathaniel Méchaly (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kolonbia eta Chicago |
Argumentu nagusia | Mendekua |
sonypictures.com… | |
| |
Bideoa | YouTube, YouTube, YouTube, YouTube eta YouTube |
Colombiana (euskaraz Kolonbiarra), 2011ko Olivier Megaton frantziar zinema zuzendariaren ekintza thriller film bat da. Luc Bessonek elkarlanean ekoitzi eta idatzi zuen. Zoe Saldana, Michael Vartan, Cliff Curtis, Lennie James, Callum Blue eta Jordi Mollà aktoreek antzeztu zuten.
1992, Kolonbia. Cataleya (Zoe Saldana), bederatzi urtetako neskatoa bere gurasoen erailketaren lekukoa da, ondorioz beren hilketa mendekatzeko hiltzaile profesional izateko burubelarri entrenatuko da. Sarraski horretatik ozta-ozta ihes egitea lortu ondoren, AEBetan babes hartu eta bertan dagoen Emilio (Cliff Curtis) osaba eta mafiagizonarekin biziko da. Hamabost urte beranduago, jada osabarentzat soldatapeko hiltzaile gisa lan egiten du. Bere bisita txartela beren biktimen bularretan marraztutako orkidea da, bere gurasoen hiltzaileentzako mezua, Cataleya haiek kosta ala kosta mendekatzeko asmoa baitu, horretarako maite duen guztia sakrifikatu beharra baldin badu ere.