Cutthroat Island (euskaraz Zintzur-Ebakien Uhartea) 1995ko Renny Harlin finlandiar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Geena Davis, Matthew Modine eta Frank Langella aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek etekin ekonomikoei dagokionez sekulako galera izateagatik ezaguna da, denera 80 milioi dolar galdu zituelarik.
1668. urtea, Jamaika. Morgan Adams (Geena Davis) izeneko emakume pirata eta bere morroia den William Shaw (Matthew Modine) altxorraren mapa bat osatzen duten hiru zatien bila dabiltza. Altxorra Uharte Hiltzailea deritzon lekuan omen dago. Baina zoritxarrez, zati horietako bat Morganen osaba zitalaren esku dago, Douglas Adams (Dawg Brown), honek Morganen aita zena, Henry "Black Harry" Adams (Harris Yulin), erail zuen. Bestalde, Jamaikako Britainiar Errege Konpainiak Douglas Adamsekin aliatu eta Karibe itsasoan piraten jarduerekin behin-betiko amaitu nahi du, baina Douglasek engainatu besterik ez ditu egiten.