Cuéntame cómo pasó (Cuéntame bezala ere ezaguna) TVE 1 telebista katean ematen den telesail bat da. 2001ean estreinatu zen eta zortzi urte daramatza telebistan, nazio mailan, une honetan dagoen telesailik zaharrena delarik. Bere jatorrizko izena zen Cuéntame copyright arazoengatik aldatu egin behar izan zen. Bere izena Formula V taldearen kantu ospetsua izan zen Cuéntametik jasotzen du.
Bertan, maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen dira, frankismoaren azken urteetan girotuta. Europan beste gertakizun sozial garrantzitsu batzuen artean 68ko maiatza eta Pragako udaberria gertatzen ari zirenean hasten da telesaila, eta, pixkana-pixkana, aurrerantz doa, frankismoaren azken urte horietako beste gertakizun garrantzitsu batzuk ere aipatzen direlarik, Luis Carrero Blanco almirantearen erailketa kasu. Telesailak, gutxi gora-behera garai berean girotuta dagoen The Wonder Years telesail estatubatuarrarekin antz handia du, bietan, protagonistarik gazteena baita narratzailea, beste antzekotasun batzuen artean.
Telesail honek, mikrohistoria eta makrohistoria uztartuz maila ertaineko familia baten bizipenak kontatzen ditu, Alcántaratarrenak, San Genaro izeneko fikziozko auzoan bizi direnak, Madrilen. Familia osatzen duten pertsonak honako hauek dira lehen denboraldietan: Antonio Alcántara (Imanol Ariasek egiten duen papera), Mercedes Fernández de Alcántara (Ana Duatok eginiko papera, hauen seme-alaba Toni (Pablo Riverok eginiko papera), Carlos (Ricardo Gómezek eginiko papera) eta Inés (Irene Visedok eginiko papera) eta Mercedesen ama Herminia (María Galianak eginiko papera) dira. Hauen inguruan, beste hainbat lagun, ezagun eta lankide dabiltza.
Telesaileko ataletan zehar islatzen diren garai hartako gertaera soziopolitikoen artean honako hauek daude:
Eta beste hainbat.
Telesailak, nazio eta mundu mailan garai hartan gertatu ziren gertakari zehatz batzuk ere islatu ditu. Horien artean:
Ikusi Cuéntame cómo pasó telesaileko pertsonaiak
Ikusi Cuéntame cómo pasó telesaileko atal zerrenda
Formula V taldearen Cuéntame kantuaz gain, telesailari izena ematen diona, beste kantu ugari ere agertzen dira, nagusiki atal bakoitzaren amaieran eta atal horretan jorratu den gai nagusiaren islada direnak. Honako hauek nabarmen daitezke:
|
|
|
|
|
|
|
|