Dangerous Beauty (euskaraz Edertasun Arriskutsua) 1998ko Marshall Herskovitz estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama film bat da. 1992an Margaret Rosenthal idazlearen The Honest Courtesan ("Gortesau Zintzoa") liburuan oinarritua dago, hau era berean, Veronica Franco veneziarraren biografia bat da. Catherine McCormack, Rufus Sewell, Oliver Platt, Moira Kelly, Fred Ward eta Jacqueline Bisset aktoreek antzeztu zuten.
XVI. mendean, gorteko emagalduek zenbait pribigilegio zituzten: luxuzko arropak jazten zituzten, poesiak konposatu eta Veneziako Errepublika gobernatzen zuten gizonekin Estatu gaiak eztabaidatzen zituzten. Veronica Franco (Catherine McCormack) gorteko emagaldua Marco Venier (Rufus Sewell) jauntxoaz maitemindu da, baina ezin du berarekin ezkondu, jada Marco beste emakume batekin hitzarmenez ezkontzera baidoa. Orduan, bere amaren aholkuz (Jacqueline Bisset), Veronica hiriko gortesau eder eta erakargarriena bilakatuko da.