David Foenkinos | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | David Pascal Foenkinos |
Jaiotza | Parisko 10. barrutia, 1974ko urriaren 28a (50 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta haur literaturaren idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Woody Allen |
|
David Foenkinos (Paris, Frantzia, 1974ko urriaren 28a) frantses eleberrigile bat da.
Etxetik kanpo maiz ibiltzen ziren gurasoek ez zuten liburutegirik, eta beraz, David Foenkinosek ezer gutxi irakurri eta idatzi zuen bere haurtzaroan. 16 urte zituela pleura infekzio bat izan zuen, gaztetxo batengan oso arraroa den bihotzeko gaitza. Urgentziazko ebakuntza egin ostean, hainbat hilabete eman zituen ospitalean. Orduan, eriondoko ohean zetzala, hasi zen liburuak bata bestearen atzetik irakurtzen, baita margotzen eta gitarra jotzen ere. Eskarmentu horretatik bizitzarako grina gordetzen du, maiz, bere liburuetan berriro transkribatu nahi izan duena. [1].
Letrak ikasi zituen Sorbonan eta paraleloan musika ere ikasi zuen jazz eskola batean, eta horretaz, gitarra irakasle bilakatu zen. Gauez jatetxe batean egiten zuen lan. Musika talde bat osatzen porrota izan ondoren, idazketan buru belarri sartzea erabaki zuen.[2].
Arrakastarik gabeko eskuizkribu batzuen ondoren, bere estiloa aurkitu eta Inversion de l'idiotie bere lehen eleberria plazaratu zuen 2002an. Argitalpen hori argitaletxe guztiek errefusatu zuten, Gallimardek ezik; François-Mauriac saria lortu zuen. Bere eleberriak berrogei hizkuntza ingurura itzuli dira. Le Figaroren arabera, 2011ko bost eleberri saltzaile handienen artean egon zen. [3].
Kritikaren onespen osoa izanagatik, [4] haren lanek hasiera batean nahiko harrera hotza izan zuten publiko aldetik. Le Potentiel érotique de ma femme eleberriari esker, eta harekin 2004an lortu zuen Roger-Nimier sariari esker, hasten da benetan eleberrigile bezala nabarmentzen.
Fikziozko eleberriekin batera (En cas de bonheur, Qui se souvient de David Foenkinos?, Nos séparations), burleskoa eta errealitatetik kanpokoa den unibertsoa ageri duena, Florence Rey aferan oinarritutako liburua argitaratu zuen, eta baita John Lennonen oinarritutako beste bat ere 2010ean.
Stéphane anaiarekin:
Egile honek hainbat sari jaso ditu[5]:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Foenkinos |