Destry Rides Again | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1939 |
Izenburua | Destry Rides Again |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, Westerna eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Destry Rides Again (en) |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | George Marshall |
Gidoigilea(k) | Henry Myers (en) Gertrude Purcell |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joe Pasternak (en) |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Milton Carruth (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Jack Otterson (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Frank Skinner (en) |
Argazki-zuzendaria | Hal Mohr |
Argumentu nagusia | apustua |
Destry Rides Again, 1939ko George Marshall estatubatuarrak zuzendutako western film bat da. Max Brand idazlearen 1937ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Marlene Dietrich, James Stewart, Mischa Auer, Charles Winninger, Brian Donlevy, Allen Jenkins, Irene Hervey, Billy Gilbert, Bill Cody Jr., Lillian Yarbo eta Una Merkel aktoreek antzeztu zuten.
Mendebalde Urruna, Bottleneck herrian Kent (Brian Donlevy) alproja jaun ta jabea da, bertako negozio guztiak kontrolpean dituen inongo eskrupulurik gabeko gizasemea, eskualdeko lursail guztiak bereganatu eta herriko sheriffak nahieran jarri eta kentzen dituena. Modu honetan, Kentek erraz kontrolatuko duela uste duen Washington Dimsdale (Charles Winninger) herriko mozkorra sheriff izendatuko du, baina Washingtonek denen txundidurarako laguntzaile gisa Thomas Jefferson (James Stewart) mutil gaztea hartuko du, herriko legearen zaindari baten semea dena, honek oso ohikoak ez diren metodoak erabili arren, bere betebeharra serio demonio hartuko du. Su-armarik erabili gabe, Destryk herrian jazotzen ari dena ikertu eta piskanaka herritar zintzoen miresmena bereganatzen hasiko da, Kent zitalaren neskalagunarena barne, Frenchy (Marlene Dietrich) kabareteko neska pikara.