Didier Pironi

Didier Pironi

(1982)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDidier Joseph Louis Pironi
JaiotzaVillecresnes1952ko martxoaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaWight1987ko abuztuaren 23a (35 urte)
Hobiratze lekuaQ110358143 Itzuli
Heriotza modua: Fortune de mer (en) Itzuli
maritime accident (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerak1 Formulako gidaria, automobil-pilotua eta lasterketa-pilotua
KidetzaTyrrell Racing (en) Itzuli
Scuderia Ferrari
Equipe Ligier (en) Itzuli
Kremer Racing (en) Itzuli
Renault Sport
BMW in motorsport (en) Itzuli

Didier Joseph Louis Pironi (Villecresnes, 1952ko martxoaren 26a - itsasoan, Wight uhartetik gertu, 1987ko abuztuaren 23a) frantziar 1 Formulako gidaria izan zen.

72 Sari Nagusitan lehiatu zen, Tyrrell (1978-79), Ligier (1980) eta Ferrari (1981-82) taldeetan gidatuz. Hiru proba irabazi zituen (1980ko Belgikako Sari Nagusia, 1982ko San Marinoko Sari Nagusia eta 1982ko Herbehereetako Sari Nagusia) eta 13 podium eta 101 puntu lortu zituen. 1 Formulako ibilbidea 1980ko Alemaniako Sari Nagusian izandako istripu baten ondorioz amaitu zen. Bi hanketan haustura ugari izan zituen.

1978an Le Manseko 24 orduak irabazi zituen, Renault McAlpine A442B bat gidatuz.

Sendatu ondoren, offshore powerboat racing ontzien probetan lehiatzen hasi zen, eta txapelketako proba bat egiten hil zen.