Drag Me to Hell | |
---|---|
Christopher Youngen filma | |
Egilea(k) | Christopher Young |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Drag Me to Hell |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | comedy horror (en) eta ghost film (en) |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sam Raimi |
Gidoigilea(k) | Ivan Raimi Sam Raimi |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Rob Tapert Sam Raimi Grant Curtis |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios Ghost House Pictures (en) |
Edizioa | Bob Murawski |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Christopher Young |
Argazki-zuzendaria | Peter Deming |
Jantzi-diseinatzailea | Isis Mussenden (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentu nagusia | Naturaz gaindiko fenomenoa, Madarikazioa eta careerism (en) |
luckyred.it… | |
Drag Me to Hell (euskaraz Eraman Nazazu Infernura), 2009ko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko film bat da. Alison Lohman, Justin Long, Lorna Raver, Dileep Rao, David Paymer eta Adriana Barraza aktoreek antzeztu zuten.
2009ko Cannesko Zinemaldian estreinatu zen.
AEB, Los Angeles. Christine Brown (Alison Lohman) banku batean lan egiten duen neska gazte handigura bat da, Clay Dalton (Justin Long) doktorearekin ateratzen dena. Christinen lana hipoteka maileguak ematean datza.
Egun batez, Ganush andrea (Lorna Raver) izeneko ijito atso bat mailegu baten ordainka epearen atzerapena eskatzera joango zaio, baina Christinek ukatu, eta Ganush andreak bere etxea galduko du. Atsoak orduan mendeku gisa neskaren bizitza infernu bat bilakatuko duen madarikazioa jaurtiko dio. Bere mutilagun eszeptikoaren ulertesintasunaren aurrean, neska gazteak Rham Jas (Dileep Rao) igarlearengana joatea erabakiko du, hark bere arima behin betiko kondenazio batetik salba dezan. Bere bizimodu normala berreskura dezan laguntzeko asmoz, igarleak neska bere madarikaziotik askatzeko konponbide bat bilatzen lagunduko dio. Baina gaizkiaren indarrak hurbilduz doaz, eta Christinek ezusteko gauza ikaragarri bati aurre egin beharko dio.