Draymond Green

Draymond Green

(2019)
Bizitza
JaiotzaSaginaw1990eko martxoaren 4a (34 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSaginaw High School (en) Itzuli
Michigan Estatuko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria eta podcasterra
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Golden State Warriors-
Michigan State Spartans men's basketball (en) Itzuli2008-2012
Draft NBA Golden State Warriors
 
Posizio edo espezialitateahegal-pibota
Kirol zenbakia23
Pisua104 kilogramo
Altuera198 zentimetro
Lan nabarmenak

Twitter: Money23Green Instagram: money23green Edit the value on Wikidata

Draymond Jamal Green Saginaw, Michigan (AEB) 1990eko martxoaren 4a)[1] National Basketball Association (NBA) Golden State Warriors taldeko saskibaloi jokalari profesional estatubatuar da. Greenek, nagusiki, hegal-pibot postuan jokatzen du. Hiru aldiz NBAko txapeldun eta hiru aldiz NBAko All-Star izan da. 2017an, NBAko Urteko Defentsarako Jokalari Saria irabazi zuen.

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mary Babers eta Wallace Davisen semea da Green[2]. Bere aitaordea Raymond Green da, eta bi anaia ditu: Torrian Harris eta Braylon Green, eta hiru ahizpa, LaToya Babers, Jordan Davis eta Gabby Davis. Harrisek saskibaloian jokatu zuen Nebraska-Omaha taldean 2009tik 2011ra[3].

Greenek haur bat du (seme bat, Draymond Jr.) orduko bere neska-lagun Jelissa Hardyrekin sortua[4][5]. Green Hazel Renee aktorearekin ezkonduta dago orain, eta harekin bi seme-alaba ditu[6].

Michigan State University-n egon zen garaian, Green Michigan State Spartans futbol taldearekin aritu zen, eta, 2011ko Green-White udaberriko futbol partidan, bi partida jokatu zituen, eta amaiera estua izan zuen[7].

2012ko udan, Green Emeryville-ko (Kalifornia) apartamentu batera joan zen bizitzera, Warriors-eko taldekide gehienek egin zuten bezala. Greenek San Frantziskon bizitzea garestia zela uste zuen, eta apartamentu xume baten hautua egin zuen: "Nire bizitza osoa nahiko hautsita egon naiz. Ez dut bizitza bera biziko, baina printzipio horiek berdin mantenduko ditut"[8]. Greenek bere burua kristau gisa identifikatzen du[9].

2015eko irailaren 14an, Greenek 3,1 milioi dolar eman zizkion Michigan State University-ri atletismoko instalazio berri bat eraikitzen laguntzeko eta beketarako zuzkidura-programa bat finantzatzeko, hau da eskolaren historian kirolari batek egindako emaitzarik handiena[10][11].

2016ko uztailaren 10ean, Green atxilotu zuten East Lansing-en (Michigan)[12][13][14]. Aurreko gauean, Michigan State-ko Jermaine Edmondson defentsako atzelariarekin, liskar bat izan zuen. Atxiloketa txostenak aipatzen duenez, Green Rick's tabernara joan, eta Edmondsonekin topo egin zuen. Hitzezko truke baten ondoren, Green-en bi kidek Edmondson eta bere neska-lagunaren aurka egin omen zuten. Hurrengo gauean, bai Green eta bai Edmondson East Lansing-eko Conrad's Grill-era joan ziren, eta Edmondsonek aurreko gauean gertatutakoari buruz aurre egin zion Green-i. Greenek bularretik atxiki zion Edmondsoni, eta, aurpegian, zaplazteko edo ukabilkada bat eman zion. Atxiloketako agenteek adierazi zuten Greenek 0,10eko alkohol-maila zuela eta Edmondsoni zaplaztekoa eman ziola aitortu, eta, biktimari, barkamena eskatzeko eskatu zioten. 200 dolarreko fidantza ordaindu ondoren, Green aske geratu zen atxiloketa gertatu eta lau ordura[15].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), berriro urrezko domina irabazi zuen AEBko taldearekin Serbiako (zilarrezkoa) eta Espainiako (brontzezkoa) taldeak garaituz.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezkoa irabazi zuen hirugarrenez AEBko taldearekin Frantziako (zilarrezkoa) eta Australiako (brontzezkoa) taldeak garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Bam Adebayo, Devin Booker, Kevin Durant, Jerami Grant, Draymond Green, Jrue Holiday, Keldon Johnson, Zach LaVine, Damian Lillard, JaVale McGee, Khris Middleton eta Jayson Tatum-ek[16][17].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina gizonezkoa[18]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina gizonezkoa[19]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Draymond Green Stats Basketball-Reference.com. 2020-11-07an begiratua.
  2. Draymond Green Bio msuspartans.com. 2013-01-01ean begiratua.
  3. "Draymond Green Stats, Video, Bio, Profile" Originaletik artxibatua 2014-11-14an. 2014-12-15ean begiratua.
  4. "Warriors' Draymond Green out Thursday after birth of son" ESPN.com. 2016-12-22. 2016-12-22an begiratua.
  5. "Look: Draymond Green Shares Some New Pictures of His Baby Son and the Boy Is Too Cute" bet.com. 2016-12-28. 2018-08-04an begiratua.
  6. Cacciola, Scott (2019-12-05). "Draymond Green Is Growing. But Some Things Never Change" The New York Times. 2019-12-09an begiratua.
  7. Bernreuter, Hugh (2011-06-23). "Draymond Green gives football a shot, but will stick with Michigan State basketball" MLive.com. 2016-04-12an begiratua.
  8. Simmons, Rusty (2012-10-04). "Warriors rookie seems down to Earth" SFGate.com. 2013-01-01ean begiratua.
  9. "Expressions of Faith" YouTube.com. 2013-07-18. Originaletikartxibatua 2013-07-19an. 2014-12-15ean begiratua.
  10. Sherwood Strauss, Ethan. "Draymond Green pledges $3.1M to Michigan State for athletics, academics" espn.com. ESPN. 2015-09-14an begiratua.
  11. Rexrode, Joe "Draymond Green donates $3.1 million to MSU athletics" reepress.com. Detroit Free Press. 2015-09-14an begiratua.
  12. ESPN News Services (2016-07-11). "Draymond Green faces assault charges in Michigan" ESPN.com. 2016-07-11n begiratua.
  13. Perez, AJ (2016-07-11). "Draymond Green arrested on suspicion of assault" USA TODAY. 2016-07-11an begiratua.
  14. Quinn, Brendan (2016-07-11) "Draymond Green arrested for assault in East Lansing" Michigan Live. 2016-07-11n begiratua.
  15. Rohrbach, Ben (2016-07-14). "Draymond Green's alleged victim tells police he was choked, punched" Yahoo! Sports. 2016-07-14an begiratua.
  16. «Draymond Green» olympedia.org 2021-11-14an begiratua(Ingelesez)
  17. «Draymond Green» Olympics.com 2021-11-14an begiratua (Gaztelaniaz)
  18. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  19. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]