Dušan Makavejev | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belgrad, 1932ko urriaren 13a |
Herrialdea | Serbia Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista Serbia eta Montenegro Jugoslaviako Erresuma |
Heriotza | Belgrad, 2019ko urtarrilaren 25a (86 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Belgradeko Unibertsitatea 1955) : psikologia Jovan Jovanović Zmaj Gymnasium (Novi Sad) (en) |
Hizkuntzak | ingelesa serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
|
Dušan Makavejev (serbieraz: Душан Макавејев, dǔʃan makaʋɛ̌jɛʋ ahoskatua; Belgrad, 1932ko urriaren 13a - ibidem, 2019ko urtarrilaren 25a) jugoslaviar zinema-zuzendaria izan zen. Belgradeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1955ean graduatu zen. Belgraden egin zituen, orobat, zuzendaritzako ikasketak, Antzerki, Irrati, Zinema eta Telebistako Akademian. 1955etik 1958ra, Kino-Club film esperimentala egin zuen, eta Zagreb Films eta Avala Films etxeentzat lan egin zuen gero. 1964ra arte, film laburrak eta dokumentalak egin zituen nagusiki, eta geroago hasi zen film luzeak egiten. 1960ko hamarraldian, Novi film delako zinemagintza berriaren mugimenduko kidea izan zen. 1974az gero, Estatu Batuetan lan egin zuen gehienbat. Haren zinemagintzaren ezaugarri nabarmenenak sarkasmoa, probokazioa eta pesimismoa dira; kontakizun-moldeekin saioak egin zituen, eta, gaiei dagokienez, gizarte-egituraren eta sexu-bizitzaren arteko lotura aztertu zuen.