Egunen aparra | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Boris Vian (1947) |
Argitaratze-data | 1947 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | L'écume des jours |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaletxea | Éditions Gallimard eta fiction literature (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Egunen aparra |
Itzultzailea | Ramon Etxezarreta |
Argitaratze-data | 1988 |
Bilduma | Literatura saila |
Orrialdeak | 291 |
ISBN | 8475295959 |
Egunen aparra ("L'Écume des jours") Boris Vianek idatzitako eleberri bat da. 1947an argitaratu zen.
Istorio batzuk agertzen dira liburuan: Colinen eta Chloéren maitasunaren istorioa, Chicken eta Aliseren maitasunarena, Jean-Sol Partreren liburuei buruzko Chicken bildumarena, eta Colin eta Chloérekiko Nicolasen leialtasunarena. Denak, Chick izan ezik, oso eroso bizi dira, jaietan eta bidaietan. Baina zoritxarra egun batean agertzen da euren bizitzetan. Chloé gaixotzen da, Chicken zaletasuna obsesio bihurtzen da, eta dena amiltzen hasten da.
Maitasuna: Hiru maitasun-mota agertzen dira liburuan: Colinen eta Chloéren arteko maitasun zoroa; Chicken eta Aliseren ezinezko maitasuna; eta Nicolásen eta Isisen maitasun fisikoa.
Lana: Boris Vianek lan-baldintza ankerrak salatzen ditu eleberri honetan. Langile guztiek makinek bezala jardun behar dute.
Musika: Jazza sarritan agertzen da eleberrian. Jazz-lanei eta jazz-musikariei buruzko aipamen asko daude.
Erlijioa: Boris Vianek kritika gogorra egiten dio erlijioari ezkontza baten eta hileta baten bidez. Ezkontzan, Eliza Colinen diru guztia lortzen saiatzen da gogoz. Hiletan, Colini dirua agortu zaionez, hilkutxa leihotik botatzen da, hilkutxa-eramaileak zikin daude, hilkutxa hilobira jaurtikitzen da, eta abar. Jesu Kristo bera berpizten da eta Colini galdetzen dio zergatik ez duen gehiago ordaindu.