Elisabeth Altmann-Gottheiner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1874ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Mannheim, 1930eko urriaren 21a (56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Heinrich Herkner (mul) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | University of Mannheim (en) |
Elisabeth Altmann-Gottheiner (Berlin, Alemania,1874ko martxoaren 26a – Mannheim, 1930eko urriaren 21a) Hochschule edo goi mailako eskola batean klasea eman zuen lehen emakume irakasle alemana, emakumearen eskubideen defendatzaile izateaz gain.
Elisabeth Gottheinerrek Londresen eta Berlinen ikasi zuen. 1904. urtean Zurichen doktoretza egiten jarraitu zuen Studien über die Wuppertaler Industrie und ihre Arbeiter in den letzten 20 Jahren ("Wuppertalen ehungintza eta bere lana azken hogei urteotan") ikerketarekin.
1908. urtean Mannheimeko Unibertsitateko lehen irakaslea izan zen. 1912tik aurrera Jahrbuch der Fallenbewegung ("Mugimendu feministaren urtekaria") egin zuen.[1] 1921ean Die Berufsaussichten der deutschen Akademikerinnen (Halle/Saale) argitaratu zuen ("Alemaniako emakumeenlan aukerak").
1924an ekonomia-klaseak ematen hasi zen. 1925ean katedradun izendatu zuten.
Elisabeth Gottheiner Samuel Paul Altmann (1878-1933) ekonomialariarekin ezkondu zen 1906an.
1996tik aurrera Mannheimeko Unibertsitateak urtero Elisabeth Altmann-Gottheiner saria ematen du, ikasketa, ikerketa eta irakaskuntzan emakumeen berdintasuna sustatzeko senatu alemaniarraren batzordeak emana. Genero-ikasketen arloan ikerketa zientifikoak egiten dituzten unibertsitate horretako espezialitate guztietako ikasleak (diplomatura, lizentziatura, masterra eta staatsexamenbeiten) saritzea da helburua.[2]