Emma Jung

Emma Jung

Bizitza
JaiotzaSchaffhausen1882ko martxoaren 30a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZürich1955eko azaroaren 27a (73 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Carl Gustav Jung  (1903 -  1955)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, idazlea eta psikoanalista

Emma Jung (jaiotzez Emma Rauschenbach, Schaffhausen, 1882ko martxoaren 30aZurich,1955eko azaroaren 27a) psikologia analitikoaren espezialista eta idazlea izan zen. Carl Gustav Jungekin ezkondu zen eta bere diruari esker gizonak oreka ekonomikoa lortu zuen.

Emma Jung industrialari aberatsen familia suitzar-alemaniar zahar batetik zetorren; bere aita IWC erlojugile ezagunaren jabea izan zen. Carl Gustav Jung ezagutu zuen hamasei urte zituenean (iturri batzuek hamabost urte aipatzen dituzte) eta hogeita bat urte zituenean. 1903ko otsailaren 14an ezkondu ziren (San Valentin egunean), elkar ezagutu eta zazpi urtera. Bost seme-alaba izan zituzten. Emmaren familiaren oparotasunak aukera eman zion C. G. Jungi finantza-askatasun gehigarri bat edukitzeko, zalantzarik gabe bere lan eta interesen alde egin zuena.[1]

Emmak interes handia hartu zuen senarraren lanean, eta psikologo bikaina izatera iritsi zen bere arloan. Interes berezi bat garatu zuen Graalaren kondairan eta mitoa aztertu zuen. Psikologoa zen ezkondu aurretik, nahiz eta Jungekiko independentzia oso eztabaidatua izan arlo horretan. Sigmund Freudekin ere korrespondentzia erregularra izan zuen.[2]

Bere bosgarren eta azken semearen jaiotzaren inguruan, 1914an, Jungek harreman bat hasi zuen paziente gazte batekin, Toni Wolffekin, hamarkadaz hamarkada iraun zuena. Deirdre Bairrek, Carlen biografoak, Emma deskribatzen du esanez Toni bere beste emaztea zela, Jungek behin eta berriz esaten ziolako bere bizitzaren parte zela; Wolff saiatu zen Jung konbentzitzen Emmarengandik dibortziatzeko, baina honek ez zuen onartu. Lehenago, Jungek beste harreman bat izan zuen Sabina Spielreinekin.

  • Die Graalslegende in psychologischer Sicht (= Studien aus dem C. G. Jung-Institut Zürich. Band 12). Rascher, Zürich/Stuttgart 1960 (ondoren Marie-Louise von Franzek osatu zuen); berrargitalpena, Olten, 1980.
  • Animus und Anima. Rascher, Zürich/Stuttgart 1967.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Azancot, Nuria. "La vida secreta de la señora Jung". El Cultural, El Mundo. [1]
  2. Gándara, D.: "Carl Jung, la mujer detrás del infiel". La Razón. [2]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]