Eva Hache | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Segovia, 1971ko abuztuaren 7a (53 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | IES Andrés Laguna (en) Valladolideko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea eta film-zuzendaria |
Eva María Hernández Villegas, artistikoki Eva Hache izenez ezaguna (Segovia, 1971ko abuztuaren 7a) segoviar aktorea, aurkezlea, komediantea eta esataria da. Telebistako programa askotan parte hartu du, eta El club de la comedia, Noche Hache eta Got Talent dira saio aipagarrienetako batzuk. 2005ean Komunikatzaile onenaren Iris saria jaso zuen.
Zazpi urte arte bizi izan zen Valdepeñasen, Ciudad Realeko probintzian, eta zortzi urtetik hemezortzi urtera bitarte, Cuellar-en (Segoviako probintzian). Ingeles Filologia ikasi eta CAP lortu ondoren, antzerkia egiten hasi zen.
Hasieran lan klasikoak antzeztu zituen Juan Antonio Quintana aktore eta antzerki-zuzendariarekin Valladolideko Unibertsitateko Antzerki Gelan. 2000. urtean Isabel Sobrinorekin, eurek ekoitzitako kabaret pieza bat interpretatu zuen, Todo por la Talanga, el Chou, non ikusleek aktiboki parte hartzen zuten.
Umorezko Paramount Comedy kateko Nuevos Cómicos, Telecompring, La hora chanante... saioetan bakarrizketak egiten aritu zen, 2003an El club de la comedia saioko laugarren bakarrizketa-lehiaketa irabazi zuen arte. Ondoren, Globomedia produkzio-etxeak kontratatu zuen, eta Manel Fuentesen La noche saioaren laguntzaile jardun zuen,Fuentes y cía saioan (2004-2005), Telecincok emana. Umorezko erreportaria zen, eta ikus-entzuleen aurrean arrakasta lortu zuen.
2005. urtean Splunge saioan ere lan egin zuen, TVEren egoera komiko edo sketchen saio batean, besteak beste, Florentino Fernándezekin eta Patricia Conderekin lankidetzan. Gainera, noizbehinka agertu zen aktore lanetan (komiko pertsonaia beti) produkzio-etxeko serieetan, hala nola Telecincoren 7 vidas eta Antena 3en Casi Perfectos, Emilio Aragónekin batera (Globomediaren jabea).
Antzerki-aktore lan nabarmenak dira: 5mujeres.com (2003-2004) eta Hombres, mujeres y punto (2004-2005). Azken proiektu horretan beste aktore batzuek hartu zuten parte, hala nola María Pujalte eta Nuria González. Zineman paper bat lortu zuen Javier Rebolloren Locos por el sexo (2005) filmean. Eva Hachek irratia ere egin zuen Cadena SER irratian, Gemma Niergarekin.
Iris saria irabazi zuen (Telebista Akademiak emana), 2005ekoa, entretenimendu-programen komunikatzaile onenaren kategorian. Urte horretan bertan, Urrezko TFrako Entretenimendu Saioko Aurkezle Onena izendatu zuten, eta 2006an ere izendatu zuten.[1]
Gero, Globomediaren irudi zela, Evak gaueko programa aurkeztu zuen, Sevillan bizi ondoren, Noche Hache, Cuatrokoa (2005-2008). Unekotasun politikoa umorez eta kritikoki aztertzen zuen, beste kolaboratzaile batzuekin batera, hala nola Ricardo Castella, Marta Nebot, Quequé, Javier Coronas, Fernando Gil eta Julián López. Aurkezle nagusi independente egindako lehen lana eta Cuatroren arrakastarik handienetako bat izan zen saio hori. Umorezko informazio dinamikaren barruan, 2008ko martxoaren 9ko hauteskunde orokorretan "Partido Hache" alderdiko Diputatuen Kongresurako hautagai aurkeztu zen.
2009an, Saturday Night Live-ren bertsio espainiarrean parte hartu zuen, Cuatron, baina saioa erretiratu egin zen audientzia asko jaitsi zelako.
2011ko urtarrilean, El club de la comedia saioaren beste edizio bat aurkezten hasi zen La Sextan. Hain zuzen ere, bakarrizketa-saio horretan ospetsu egin zen Eva. Dani Rovira, Ángel Martín, Berto Romero, Carmen Machi eta Dani Mateo bakarrizketari berriek (batzuk esperientziadunak) hartu zuten parte.
2011ko maiatzaren 8an, La Sexta katean Con hache de Eva elkarrizketa-saioa aurkezten hasi zen. Audientzia-indize eskasak zirela eta, bertan behera geratu zen lau emisioren ondoren.[2] Estreinaldian, José Luis Rodríguez Zapatero elkarrizketatu zuen orduko gobernuko presidentea.
2012ko otsailaren 19an Goya Sarien XXVI. edizioa aurkeztu zuen, eta 2012ko abenduan Zinema Akademiak 2013ko otsailaren 17an egindako 27. zeremoniaren aurkezle iragarri zuen.[3][4]
2015eko otsailaren 27an, Guasabi kamera ezkutuaren saioa estreinatu zuen Cuatron. Hala ere, lehen emanaldian audientzia-emaitza apala izan zen, eta Mediasetek formatua ez jarraitzea erabaki zuen.[5] Atresmedian ez zuen gustuko izan Guasabin egindako lana, eta El club de la comedia saioan Alexandra Jiménezek ordezkatu zuen.[6]
2015eko abenduan, Movistar+-eko #0 kanalaren fitxaketa iragarri zen, Web Therapy telesaileko protagonista izateko. Rebeca Miller da Lisa Kudrow protagonista zuen serie amerikarraren egokitzapen espainiarra. Kate horretako lehen fikzioa izan zen, eta 2016. urtean estreinatu zen.[7]
2016. eta 2018. urteen artean, epaile-lanetan parte hartu zuen, Edurne, Jorge Javier Vázquez, Risto Mejide eta Santi Millánekin batera, Telecincon emandako Got Talent show espainiarrean.[8]
2018an, Vintache izeneko musika-talde bat sortu zuen eta Late Motiv saioan parte hartu zuen bertsioak egiten, eta zuzeneko hainbat saio ere egin zituen Madrilgo Sol izeneko aretoan. Urte horretan bertan, José Luis Cuerdak zuzendutako Tiempo después filmean kolaborazio txiki bat egin zuen.
2019. urtearen hasieran, TVEk iragarri zuen Eva Hache izango zela El paisano formatuko gidari berria, eta La paisana izena hartuko zuela. Hala, Pablo Chiapella aktorea, lehen denboraldiaren arduraduna, eta Edu Soto umorista, bigarrenaren gidaria, ordezkatu zituen.[9]
2020an iragarri zen Eva Hache Idiotizados filmaren zuzendaritzaz arduratuko zela, Moderna de pueblo komikiaren egokitzapena. Filma 2021ean hasi zen eta 2022an estreinatu zen.[10][11]
Urtea | Saioa | Jarduera | Cadena | Atalak |
---|---|---|---|---|
2001 | Nuevos cómicos | Bakarrizketagilea | Paramount Comedy | |
2002 - 2003 | La hora chanante | Zenbait pertsonaia | Comedy Central | 6 atal |
2004 - 2005 | El club de la comedia | Bakarrizketagilea | La 2; Canal+; Antena 3 | 4 atal |
2004 - 2015 | Pasapalabra | Gonbidatua | Telecinco | 17 atal |
2003 - 2005 | La noche... con Fuentes y Cía | Laguntzailea | 57 atal | |
2005 | Splunge | La 1 | 16 atal | |
2005 - 2008 | Noche Hache | Aurkezlea | Cuatro | 3 atal |
2008 - 2011 | Buenafuente | Gonbidatua | La Sexta | 2 atal |
2009 | Saturday Night Live | Laguntzailea | Cuatro | 13 atal |
2009; 2011 | Ilustres ignorantes | Gonbidatua | Canal + | 2 atal |
2011 | Sé lo que hicisteis... | Gonbidatua | La Sexta | Atal 1 |
APM? | TV3 | Atal 1 | ||
Con Hache de Eva | Aurkezlea | La Sexta | 8 atal | |
2011 - 2014 | El club de la comedia | 52 atal | ||
2012 | XXVI edición de los premios Goya | La 1 | Atal 1 | |
Buenas noches y Buenafuente | Gonbidatua | Antena 3 | Atal 1 | |
2013 | XXVII edición de los premios Goya | Aurkezlea | La 1 | Atal 1 |
2015 | Guasabi | Cuatro | Atal 1 | |
Planeta Calleja: Glaciar Aialik | Gonbidatua | Atal 1 | ||
2016 | ¡Qué tiempo tan feliz! | Gonbidatua | Telecinco | 2 atal |
2016; 2018 | Late motiv | Gonbidatua | #0 | 2 atal |
2016 - 2018 | Got Talent España | Epaimahaikoa | Telecinco | 41 atal |
2017 | Chester in love | Gonbidatua | Cuatro | Atal 1 |
Sábado Deluxe | Gonbidatua | Telecinco | Atal 1 | |
2018 | Viva la vida | Gonbidatua | Atal 1 | |
2019 | Las que faltaban | Gonbidatua | #0 | Atal 1 |
La mejor canción jamás cantada | Epaimahaikidea | La 1 | 2 atal | |
31-D: Un golpe de gracia | Gonbidatua | Atal 1 | ||
2019 - 2020 | La paisana | Aurkezlea | 12 atal | |
2020 | Adivina qué hago esta noche | Gonbidatua | Cuatro | Atal 1 |
Pasapalabra | Gonbidatua | Antena 3 | Atal 1 | |
2021 | ¿Quién quiere ser millonario? | Lehiakidea | Atal 1 | |
Mask Singer: adivina quién canta | Lehiakidea | 2 atal | ||
LEGO Masters | Epaimakaikoa | 5 atal | ||
2023 | 25 palabras | Gonbidatua | Telecinco | 3 atal |
Urtea | Seriea | Pertsonaia | Katea | Atalak |
---|---|---|---|---|
2004 | Casi perfectos | Cassandra | Antena 3 | Atal 1 |
2004; 2006 | 7 vidas | Kazetaria / Casting zuzendaria | Telecinco | 2 atal |
2010 | Museo Coconut | Gerta | Neox | Atal 1 |
2016 | Web Therapy | Rebeca Miller | #0 | 16 atal |
Urtea | Seriea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | Locos por las relaciones | Purita | 2. mailako pertsonaia |
2012 | Madagascar 3: Europe's Most Wanted | Capitána Chantel Dubois | Bikoizketa |
2018 | Tiempo después | Sara Gutemberg | 2. mailako pertsonaia |
2019 | La Gallina Turuleca | Turuleca | Ahotsa |
2022 | Idiotizadas | Zuzendaria |
Urtea | Seriea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2003 | Snow bordes | 2. mailako pertsonaia | |
2004 | Golpe de suerte | Enfermera | 2. mailako pertsonaia |
Urtea | Antzerki lana |
---|---|
2003 - 2004 | 5mujeres.com |
2004 - 2005 | Hombres, mujeres y punto |
2013 | Fisterra |
2017 | Los vecinos de arriba |
Año | Saioa | Irrati katea |
---|---|---|
2003 | La ventana | Cadena SER |
2021 | Tú no me conoces | Podimo |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eva Hache |