Ezizena(k) | Red Star | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1897 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stade Bauer edukiera: 10.000 lagun inaugurazioa: 1909 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Patrice Haddad | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Habib Beye | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Championnat National (3. maila) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 3.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.redstar.fr | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
FC Red Star Saint-Ouen edo Red Star (izen osoa: Red Star Football Club 93) Frantziako futbol talde onenetakoa izandakoa da, baina gaur egun bigarren mailan ari da. Paris iparraldean dagoen Saint-Ouen hiriko taldea da, eta etxeko partidak Stade Bauer zelaian jokatzen ditu.
Jules Rimet eta Ernest Weberrek 1897 urtean sortu zuten Red Star Club Français izenarekin. Izen "ingelesaren" jatorria ez dago argi, batzuk diote garai hartan Parisen exhibizioak egiten ari zen Buffalo Billen izar gorria dela, beste batzuek Red Star Line itsasontzi konpainiarengatik izan zela.
Berehala talde indartsua bilakatu zen eta Frantziako Futbol Liga Txapelketaren sortzaileetako bat izan zen. Lehenengo titulu handia 1921an eskuratu zuen Kopa izan zen. Hurrengo bi urteetan ere Kopaz jabetu zen. Ligarik ez zuen irabazi ordea. Azkenengo titulua 1942ko Kopa du.
Hainbat izen izan ditu historian zehar: