Fatima Surayya Bajia

Fatima Surayya Bajia
Bizitza
JaiotzaHyderabad1930eko iraila
Herrialdea Pakistan
 Britainiar Raj
HeriotzaKaratxi2016ko otsailaren 10a (85 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea, antzerkigilea, gidoilaria eta idazlea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
IMDB: nm6758829 Edit the value on Wikidata

Fatima Surayya Bajia (urduz: فاطمہ ثریاّ بجیا‎‎), Pakistango eleberrigile, antzerkigile eta dramagilea da.[1] Hainbat sari eman zizkioten herrialdean eta atzerrian, Japoniako sari zibilik altuena barne, bere lanen aitortzan. Bajia-k Pakistango Sindh probintziako Ministro Nagusiaren Kontseilari izaten jarraitu zuen, eta Pakistango Arteen Kontseilu kudeaketa batzordeko kide izan zen. 2016ko otsailaren 10ean hil zen, Karachi-n, 85 urte zituela.[1]

Gizarte-ongizatean, Literatur Irratian, TBn eta Agertokian aski ezaguna den pertsonalitate bat, Bajia-k Islamabad eta Lahore PTV Zentroetarako idatzi zuen telebista-kanal horiek merkaturatu zirenetik. Bere lehen obra luzea Mehman idatzi zuen. Berak Auraaq bezalako literatur programetan eta Aaraish-e-Khaam-e-Kakal izenburupean edertasuna zaintzeko programetan lagundu zuen. Bajia-k haurrentzako hainbat saio ere ekoitzi zituen. Bajia feminista sutsua ere izan zen.[2]

Bizitza goiztiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyderabad-en (India) jaio zen, "Panj Bibi Mountain" hiritik gertu, Raichur hirian, gaur egungo Karnataka estatuan. Independentzia lortu eta gutxira emigratu zuen Pakistanera, familiarekin batera. Berak ez zuen inoiz heziketa formalik jaso, eta haren ordez etxean eskolak eman zituen. Hala ere, leku nabarmena du intelektual, irakurle eta idazleen artean.[3]


Bere haurtzaroaz ari zela, esan zuen:

"Ez nintzen inoiz eskola formal batera joan. Familiako zaharrek erabaki zuten nire heziketa guztia etxean izan behar zela. Maisua gure etxean bizi zen, eta diziplina irakasten ziguten gure hezkuntzarekin batera. Nire familia Hyderabad Deccan-en finkatu zen, garai hartan India-ren zatiketarik gabeko kultur zentro nagusia zena. Hala ere, bazeuden eskola ospetsu batzuk adb. Saint Josephs eskola, nahiz eta nire aitonak tarifa ordain zezakeen (20 rupia), halere nahiago izan zuen gu etxean hezi. Eskola horiek nawab eta jagirdar-en eliteko familietako neskato mimatuek artatu zituzten nagusiki. Hasieratik erakutsi ziguten autosufizientzia, nahiz eta geuk 60-70 zerbitzari erabili, ez ziguten utzi horietako inori ura eskatzerik. Alde handia zegoen eliteko familietako nesken eta gure artean. Nire aitonak sentitu zuen eskola horietara joanez gero gutxiagotasun konplexu bat pairatuko genuela, baina heziketa egoki bat entrenamendurik gabe ezinezkoa denez, gure heziketa etxean gauzatzea erabaki zuen. Hala ere, Hyderabad-eko eskola formaletan irakatsi ziren ikasgai guztiak erakutsi zizkiguten ikasgai bakoitzerako irakaslea bat izanik adb. kaligrafia eta matematika".[4]

Bajia 1960ko hamarkadan sartu zen lehen aldiz PTVrekin, Karachirako hegaldia atzeratu egin zen eta PTV Islamabad estaziora bisita bat egitera iritsi zen. Agha Nasir zuzendariak kontratatu zuen, eta Bajia-k 1966an egin zuen bere aktore debuta, bere obretako batean. Gero hasi zen idazten. Nasirrek esan omen du:

"Zia ul Haq-en garaian, 'dupatta-ren politika' ezarri zutenean eta emakumeek era berezi batera portatu behar izan zutenean, Bajia-k Baghdad-eko eta Granadako pertsonaiei buruz idatzi zuen. Hori distiratsua izan zen, leku horiek ustez gizarte islamikoak zirelako, eta inork ezin zuelako haiei buruz ezer esan".

Gainera, obra bat idaztean, Bajia, literalki, bere gauzekin TBko estaziora bizitzera joaten zela gaineratu zuen, eta, ondoren, autoritate lehenetsi bihurtuko zela.

"Arazoren bat zuen edonor Bajia-rengana joango zen, ez erakundeko buruzagiarengana".[5]

Sariak, ohoreak eta aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bajiak hainbat sari irabazi zituen, 1996ko Jardunaren Harrotasunaren Saria barne, Pakistanen arte eszenikoei emandako zerbitzuengatik. Pakistango Gobernuak emandako sari zibil handienetako bat da. Japoniako sari zibil handiena ere eman zioten, bere lanen aitortzan. Pakistango Sindh probintziako Ministro Nagusiaren aholkulari izaten jarraitu zuen. 1979an Nigar Sari Berezia jaso zuen telebistari egindako ekarpenagatik, eta 1985ean beste Nigar Sari bat lortu zuen idazle onenarentzat.[6]The Big Show-en agertu zen CNBCn, Haseena Moin idazle ospetsuarekin batera. 2013an, Hilal-i-Imtiaz saria eman zion Pakistango presidenteak.[7]

2012ko maiatzaren 22an argitaratu zen Bajia-ren biografia, Apki Bajia (Zure Bajia) izenburupean. Liburua Syeda Iffat Hasan Rizvik idatzi zuen, sei urteko ikerketaren ondoren.

Gaixotasuna eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bajia 2016ko otsailaren 10ean hil zen Karachin, eztarriko minbiziak jota 85 urte zituela.[8][9] Haren gorpua Gizri Kanposatuan dago luperatuta.[10]

2018ko irailaren 1ean, bere 88. urtebetetzea ospatzeko, Googlek Google Doodle bat atera zuen.[11]

Bere telesail dramatiko herrikoi batzuk:

  • Shama 1974 (A.R. Khatoon)
  • Afshan (A.R. Khatoon)
  • Aroosa (Zubaida Khatoon-en eleberri batetik egokitua)
  • Tasweer (A.R. Khatoon)
  • Zeenat (Mirza Quleech Baigek Sindhi-ren eleberri batetik egokitua)
  • Ana
  • Aagahi
  • Aabgeenay
  • Babar
  • Tareekh-o-Tamseel
  • Ghar aik Nagar
  • Faraz Aik Karz
  • Phool Rahi Sarsoon
  • Tasveer-e-Kainaat
  • Asavari
  • Arzoo
  • Sassi Punno
  • Anarkali
  • Aurak.
  • Jisse Piya Chahe

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Salman, Peerzada. (12 February 2016). «Bajia's admirers pay tribute: 'We can say that we have lost our mother'» Dawn (Pakistan).Bajia-ren miresleak omenaldia egiten dute: "Ama galdu dugula esan ahal dugu"
  2. (Ingelesez) Fatima Surayya Bajia: Urdu novelist dies aged 85. BBC News 2016-02-10. Urdu eleberriegilea 85 urteekin hil egiten da.
  3. Profile of Fatima Suriyya Bajiya Retrieved 12 November 2018 ko azaroaren 12an bereskuratu zen bere profila
  4. Fatima Suraiya Bajia profile. 14 September 2009.ko irailaren 14a, bere profila
  5. Meteors in comet-filled skies: Fatima Surayya Bajia's biography launched. The Express Tribune (newspaper) 21 May 2012.-ko maiatzaren 21a,meteorak kometa beteriko zeruetan, bere biografia kaleratzen da.
  6. (Urduz) «نگار ایوارڈز برائے سال 1985» Nigar Weekly Golden Jubilee Number: 297. 2000.
  7. Civilian awards: Presidency issues list of 192 recipients. The Express Tribune (newspaper) 13 August 2012.
  8. «Renowned Urdu writer Fatima Surayya Bajia dies at 85» The Sindh Times (newspaper) 11 February 2016. ko otsailaren 11a, Urdu idazle ezaguna 85 urteekin hil egiten da.
  9. «Renowned Urdu playwright Fatima Surayya Bajia passes away at 85» Dawn (Pakistan) 10 February 2016.-ko otsailaren 10a Urdu antzerkigile ezaguna hil egiten da 85urteekin
  10. Rehman, Shoaib Ur. (2016-02-11). «Fatima Surayya Bajia laid to rest at Gizri graveyard» Brecorder.Atsedena hartzera jarri zuten Gizri hilerrian
  11. «Fatima Surayya Bajia's 88th Birthday (includes her profile)» GoogleBooks 1 September 2018.-ko irailaren 1a, bere 88. urtebetezean (bere profila barne)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]