Felice Orsini

Felice Orsini

Bizitza
JaiotzaMeldola1819ko abenduaren 10a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaParis1858ko martxoaren 13a (38 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
KidetzaKarbonari
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaItalia Gaztea
Orsini urkamendian.

Felice Orsini (Meldola, Emilia-Romagna, Aita Santuen Lurraldea, gaur egun Italia, 1819ko abenduaren 10a - Paris, Frantzia, 1858ko martxoaren 13a) italiar iraultzailea izan zen.

Zuzenbide-ikasketak egin zituen Bolonian. Italia Gaztea mugimenduko kide izan zen eta 1843ko liberalen matxinadan parte hartu zuen; 1844an atxilotu eta giltzapetu zuten eta 1846ean libre utzi zuten Pio XI.aren amnistiari esker. Toskanan bizi zela, berriro atxilotu zuten ezkutuko moldiztegia zuelakoan.

1849an Erromako Errepublikako diputatu aukeratu zuten, eta frantsesen aurka borrokatu zen, Garibaldirekin batera. Azpilanetan ibili zen Giuseppe Mazziniren aginduz eta matxinatzeko saioak egin zituen, alferrikakoak, ordea. 1855ean atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten. Londresa ihes egin zuen, eta han, beste kide batzuekin batera, Napoleon III.aren aurkako atentatu bat prestatu zuen, Italiaren etsaitzat baitzuen. Frantziara joan eta 1858ko urtarrilaren 14an berak eta bere kideek hiru bonba jaurtiki zizkioten Napoleon III.ari eta haren segizioari. Atentatu hark zortzi hildako eta zauritu asko eragin zituen, baina Napoleon III.a bizirik atera zen eta Orsini gillotinan hil egin zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]