Fernando Manzaneque | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Campo de Criptana, 1934ko otsailaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Alcázar de San Juan, 2004ko ekainaren 5a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Faema | 1958-1958 |
Licor 43 (en) | 1959-1959 |
Faema | 1960-1960 |
Licor 43 (en) | 1961-1962 |
Ferrys | 1963-1967 |
Karpy | 1968-1968 |
Parte-hartzailea
|
Fernando Manzaneque Sánchez, (Campo de Criptana, 1934ko otsailaren 4a - Alcázar de San Juan, 2004ko ekainaren 5a), Manzaneque de la Mancha goitizenez ezaguna, txirrindulari espainiarra izan zen, 1954tik 1968ra profesionaletan aritu zena.
Etapakako lasterketetan nabarmendu zen, non mendiko etapetako ihesaldi luzeetan oso trebea zen. Erregulartasun handiko txirrindularia, Espainiako Vuelta 11 aldiz amaitu zuen, horietatik 6 aldiz lehen 10 sailkatuen artean. Frantziako Tourrean 8 aldiz hartu zuen parte.
Profesionaletan 40 garaipen lortu zituen. Aipagarrienak Frantziako Tourreko 3 etapa, Espainiako Vueltako bi etapa, Levanteko Itzulian lortutako bi garaipenak eta Midi Libreko sailkapen nagusia izan ziren.
Anaia gaztea Jesús ere txirrindulari profesionala izan zen.
Txirrindulari ibilbidea amaitu ostean, zenbait talde profesionaletako kirol zuzendaria izan zen. 1971n Lan Magistraturaren aurrean bere kontratua salatu zuen Werner txirrindulari taldearen aurka, bere soldata, kirol zuzendari bezala, ez ordaintzeagatik. 1979an Manzaneque-Tam Atun-CR txirrindulari taldea sortu zuen eta urte horretan, taldearen kirol zuzendaria ere izan zen. Hurrengo urteetan, taldeak izena aldatu zuen, Manzaneque-Alan 1980an eta Hueso-Manzaneque 1981ean.
1954
1955
1957
1958
1959
1960
1961
1962
1963
1964
1965
1967
Itzuli Handia | 1954 | 1955 | 1956 | 1957 | 1958 | 1959 | 1960 | 1961 | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |
Frantziako Tourra | - | - | - | - | 20. | 14. | 11. | 6. | - | 12. | 12. | 28. | - | 10. | - |
Espainiako Itzulia | - | 57. | - | UT | 3. | 25. | 6. | 7. | 8. | 13. | 6. | 4. | - | 18. | 21. |
Munduko txapelketa | - | - | - | - | - | UT | 23. | UT | UT | UT | 8. | 17. | - | - |
-: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu