Fierce Creatures | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1997 | |||
Izenburua | Fierce Creatures | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | film komikoa | |||
Iraupena | 89 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (mul) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Fred Schepisi Robert Young (en) | |||
Gidoigilea(k) | John Cleese | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | John Cleese Michael Shamberg | |||
Konpainia ekoizlea | Universal Studios | |||
Edizioa | Robert Gibson | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Jerrald Goldsmith | |||
Argazki-zuzendaria | Ian Baker (en) Adrian Biddle | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Erresuma Batua | |||
kronologia | ||||
|
Fierce Creatures (euskaraz Izaki Basatiak) 1997ko Robert Young ingeles eta Fred Schepisi australiar zinema zuzendariek zuzendutako komedia film bat da. John Cleese, Jamie Lee Curtis, Kevin Kline, Michael Palin, Ronnie Corbett, Carey Lowell eta Robert Lindsay aktoreek antzeztu zuten.
1988ko A Fish Called Wanda ("Wanda Izeneko Arraina") filmaren ondorengo espirituala da, bai umorearekiko nahiz hartan antzeztu zuten aktore askok ere honetan antzeztu zutelako.
Rod McCain (Kevin Kline) estatubatuar negoziogizonak (Kevin Kline) Erresuma Batuan Marwood zoologikoa erosi berri du. Inongo eskrupulurik ez duen gizona da eta diru etekinak lortzeko duen griña mugagabearen ondorioz zoologikoa ekonomikoki errentagarria izan dadin bertako langileek oso maite dituzten zenbait animali hain atsekaberako salgai jarriko ditu.
McCainek zoologikoan bere politika berria egoki ezarri dadin Erresuma Batura Willa Weston (Jamie Lee Curtis) ordezkaria bidali du, hark zuzenean zoologikoaren norndik-norakoak begiztatu ditzan, etorkizunean gainontzeko zoologikoek erabili dezaketen enpresa modelo errentagarri bat ezartzeko asmoa baitu.