Figueira da Foz

Figueira da Foz
Figueira da Foz
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaCoimbra
Izen ofizialaFigueira da Foz
Jatorrizko izenaFigueira da Foz
Posta kodea3084
Geografia
Koordenatuak40°12′N 8°54′W / 40.2°N 8.9°W / 40.2; -8.9
Map
Azalera379,05 km²
MugakideakPombal (en) Itzuli, Cantanhede, Montemor-o-Velho eta Soure
Demografia
Biztanleria62.125 (2011)
Dentsitatea164 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakGradinhan
cm-figfoz.pt

Figueira da Foz Portugalgo Coimbrako barrutian dagoen udalerria da. 2006ko erroldaren arabera, 63.372 biztanle zituen. Portugal iparraldeko turismo gune agusia da.

Salmanha nasan arrantzaleek beren txalupak lotzen zituzten eta eta bertan zegoen pikondo batek eman omen zion izena herriari.

Coimbratik 40 kilometro iparraldera kokaturik dago, Mondego ibaia itsasoratzen den tokian. Hainbat hondartza daude udalerrian.

Neolito garaiko aztarnak aurkitu izan dira Figueira da Foz udalerrian, baina 1096koa da hiria aipatzen den agiri zaharrena. Petri abadearen lurrak omen ziren, Coimbrako katedral zaharrari zegokion apaiza zen berau.

XVIII eta XIX mendeetan garatu zen Figueira, batez ere ontzigintzari loturiko industriari esker. 1920 eta 1930 hamarkadetan turismoleku garrantzitsua bihurtu zen eta Rainha das Praias ("hondartzen erregina") ezizenaz ezagutzen hasi zen.

Turismoa da jarduera ekonomiko nagusia. Hondartza ugari eta itsas-kirol kaiak izateaz gain Europako kasino handienetakoa du.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Alhadas Alqueidão Bom Sucesso
Borda do Campo Brenha Buarcos (Figueira da Foz)
Ferreira-a-Nova Lavos Maiorca (Figueira da Foz)
Marinha das Ondas Moinhos da Gândara Paião
Quiaios Santana (Figueira da Foz) São Julião da Figueira da Foz (Figueira da Foz)
São Pedro (Figueira da Foz) Tavarede (Figueira da Foz) Vila Verde (Figueira da Foz)
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
10 281 8 021 43 032 49 590 57 631 58 559 61 555 62 601 62 105

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Santa Catarina gotorlekua.
  • Casa do Paço: XVII mendeko eraikina.
  • São Julião eliza.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]