Florentzia-Pistoia Pistoiako probintziako Prato eta Quarrata udalerrien artean erlojupean ospatzen zen italiar txirrindularitza lasterketa bat zen.
1985ean sortua, 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik UCI Europe Tourren zati izan zen, 1.1 mailan. 2006ko edizioa antolakuntza arazoengatik bertan behera utzi zen, eta, behin betiko, 2009tik aurrera ospatzeari utzi zitzaion.