Francisco Higinio Craveiro Lopes (Lisboa, 1894ko apirilaren 12a - ibidem, 1964ko irailaren 2a) portugaldar militar eta politikaria izan zen. Portugalgo presidentea izan zen 1951 eta 1958 artean.
Ikastetxe Militarrean eta Eskola Politeknikoan ikasi zuen eta zalditeria erregimentu batean sartu zen. 1936tik 1938ra bere aitaren lekua hartu zuen Portugaldar Indiako gobernadore gisa.
1951n Portugalgo errepublikako presidente hautatu zuten, beste hautagaiak alde egin ondoren. Bere agintaldian, botere efektiboa António de Oliveira Salazar lehen ministroak erabili zuen. Agintaldia amaitu ondoren, mariskal mailara igo zuten.
1961ean Salazar boteretik kentzeko saiakera militarrean parte hartu zuen.