Fraserburgh

Fraserburgh
A' Bhruaich
The Broch
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaAberdeenshire
Posta kodeaAB43
Geografia
Koordenatuak57°41′35″N 2°00′18″W / 57.693°N 2.005°W / 57.693; -2.005
Map
Demografia
Biztanleria13.180 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01346
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBressuire
visitfraserburgh.com

Fraserburgh, Eskoziako gaeleraz: A' Bhruaich eta eskozieraz: The Broch, Eskoziako Aberdeenshireko udalerria da, 2004an 12.150 biztanle zituena[1]. Europako itsaski portu handiena da. Aberdeenshire eskualdeko bigarren herri handiena da, 2010an 13.100 biztanle zituen.

Aberdeenshireko ipar-ekialdeko muturrean kokatuta dago, Aberdeendik 64 eta Peterheadetik 27 kilometro iparralderantz. Morayko fiordoaren ekialdeko muga kontsideratzen da Fraserburgh.

Fraserburgh Fraser leinuaren lurraldetan zegoen eta 1546an burgu bihurtu zen. Hasieran Faithlie izena bazuen ere 1592an Fraserburgh izena hartu zuen.

Herrian scotseraren dialekto dorikoaz egiten dute. Hain dute dialekto sendoa non BBCek 'Trawlermen' bere programa osoan azpitituluak jarri behar baitzuen bertan grabatu zuenean. Adibidez, agurtzeko "Fit like?" (euskaraz: "Zelan?") esaten dute[2].

Herri eta hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]