Gaston Defferre (Marsillargues, Hérault, Frantzia, 1910eko irailaren 14a - Marseilla, Frantzia, 1986ko maiatzaren 7a) legegizon eta politikari frantsesa izan zen.
Sozialista 1933. urteaz geroztik. Erresistentzian jardun zuen Bigarren Mundu Gerran.
Marseillako alkate hautatu zuten 1953. urtean, diputatu 1946-1958 bitartean eta 1962. urtetik aurrera, eta senatari 1959tik 1962ra bitartean. Ministro hautatu zuten hainbat aldiz 1956. urteaz geroztik: Frantziako kolonietakoa Guy Molleten agintean (1956-1957), Deszentralizazio eta Barne ministroa Pierre Mauroyren gobernuarekin (1981-1984) eta lurraldekoa Laurent Fabiusekin.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaston Defferre ![]() |