George Grenville (Wotton Underwood, Buckinghamshire, 1712ko urriaren 14a - Mayfair, Middlesex, 1770eko azaroaren 13a) britainiar Whig politikaria izan zen. Britainia Handiko lehen ministroa izan zen 1763tik 1765era.
Lau anaia izan zituen, denak parlamentuko kideak izan ziren, eta arreba bat William Pittekin ezkondu zen. Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1736an abokatutzan sartu zen.
1741ean aukeratu zuten lehen aldiz Legebiltzarreko kide. 1754tik 1761era Itsas Armadako Diruzaina izan zen. 1761ean gobernuan jarraitzea erabaki zuen, William Pitt aliatuaren iritziaren aurka eta Komunen Ganberako buruzagi izendatu zuten. Lord Bute lehen ministroak Iparraldeko Idazkari eta Almirantegiko Lord izendatu zuen.
Lord Butek 1763ko apirilaren 7an dimisioa eman ondoren, Grenville lehen ministro bihurtu zen. Gastu publikoa kontrolatzen saiatu zen, eta kanpo-politika positiboa egin zuen. Zigiluaren gaineko zerga koloniei zabaldu zien, baina kendu egin behar izan zuen, Ipar Amerikan oposizioa zegoelako.
1765ean, Jurgi III.a erregeak Lord Rockinghamengatik ordezkatu zuen.
Bere bizitzako azken bost urteetan oposizioko talde baten buru izan zen eta Pittekin adiskidetu zen.